28/03/2025
18E/2025 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen deialdia.
Xedea.
Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta dauden turismoko enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzak nola eman arautzea. Aipatutako dirulaguntzak dira ETE horiek inbertsioak egiteko, establezimendu turistikoak modernizatu eta berritzeko, Nafarroako bidaia agentzien eta turismo aktibo edo kulturaleko enpresen ekipamendua hobetzeko, baita sektorearen eraldaketa digitalaren prozesuan beharrezkoak diren ekipamenduak eta garapen teknologikoak inplementatu eta bultzatzeko ere.
Deialdi honen xedea da turismoko azpiegituren kalitatea mantendu, sendotu eta hobetzea, turismoaren sektorea indartzearren eta lehiakorragoa izatearren; horrela, Nafarroak helmuga turistiko gisa duen irudi orokorra hobetzen laguntzeko.
Inbertsioak gauzatzeko epea.
Inbertsioak 2024ko urriaren 15etik 2025eko irailaren 30era bitartean gauzatu beharko dira, egun horiek barne. Inbertsioak epe barruan gauzatutzat joko dira aipatu epean inbertsioa egin, fakturatu eta ordaindu bada, nahiz eta aurkeztutako aurrekontuak lehenagokoak izan.
Jarduketa diruz lagungarriak.
Honako inbertsio proiektu hauek izanen dira diruz lagungarriak:
1.1. Establezimendu turistikoan, mugikortasun urria dutenen edo bestelako muga fisiko, psikiko edo zentzumeneko bat dutenen irisgarritasuna hobetzeko instalazioak eraberritzeko, egokitzeko edo hobetzeko obrak eta jarduketak, baita oztopo arkitektonikoak eta zentzumenetakoak kentzekoak ere.
1.2. Establezimendu turistikoaren kategoriari eusteko edo handiagotzeko instalazioetan egiten diren eraberritze, berritze, egokitzapen eta hobekuntza obrak.
1.3. Zikloturistentzako instalazioak edo zerbitzuak hobetzea.
1.4. Establezimendu turistikoen osagarri diren gaua igarotzeko eremuak sortu eta egokitzea, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean barna turismoan dabiltzan autokarabanek, bidaian diren karabanek eta antzekoek gaua igarotzeko eremuak erregulatzen dituen araudian ezarritakoarekin.
1.5. Establezimendu turistikoen, bidaia agentzien edo turismo aktibo edo kulturaleko enpresen altzariak eta ekipamendua eskuratzea.
1.6. Garapen teknologikoko inbertsioak.
1.7. Igerilekuetan egiten diren eraberritze, berritze, egokitzapen eta hobekuntza obrak. Bereziki, igerilekuak hobetzen dituzten proiektutzat hartuko dira establezimenduaren ur-kontsumoa murriztera bideratuta daudenak, ura berrerabiltzean eta aurreztean oinarrituak, bai eta klima aldaketa arintzen eta turismo jarduera hartara egokitzen laguntzen dutenak ere.
Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
Eskaerak aurkezteko epea 21 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (apirilaren 30a)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies