Berriak eta alertak

Turismo-produktuen eta -zerbitzuen komunikazioan eta sustapenean kalitatea eta berrikuntza sustatzeko ETEentzako dirulaguntzak

03/04/2025

38E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita turismoaren arloko enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzen deialdi bat, kalitatea eta berrikuntza bultzatzeko produktu eta zerbitzu turistikoen komunikazioan eta sustapenean

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da turismoaren arloko enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzak nola eman arautzea, bultzatzeko haien establezimenduek kalitate turistikoaren Q ziurtagiria lortu eta hari euts diezaioten eta, orobat, bestelako ziurtagiriak lor ditzaten, ingurumenaren, jasangarritasunaren, irisgarritasunaren eta efizientzia energetikoaren arloetan.

Era berean, Nafarroaren estrategia denez Nafarroatik kanpo egiten diren aurkezpen, ekitaldi, azoka eta antzekoetan turismo jasangarri eta inklusiboa bultzatzea, norabide horretan laguntzen duten sektoreko ETEen produktu eta zerbitzuen eskaintzaren presentzia sustatu nahi da.

Azkenik, turismo enpresen produktu eta zerbitzuen gaineko komunikazio eta sustapenerako jarduketa berritzaileak sartzen lagundu nahi da.

Horren guztiaren helburua, azken batean, zera da: eraldaketa digitalerako prozesua bultzatzea turismoaren arloko enpresa txiki eta ertainetan eta pizgarriak ematea jarduketa berritzaileak egin ditzaten.

3. oinarria. Jarduketak gauzatzeko epea.

Diruz lagungarriak izanen dira 2024ko azaroaren 16tik 2025eko azaroaren 15era bitartean egin eta fakturatzen diren gastuak (bi egun horiek barne). Ondorio horietarako, eginak daudela ulertuko da epe horren barnean fakturatu eta ordaindu badira.

5. oinarria. Dirulaguntza jaso dezaketen jarduketak eta laguntzaren zenbatekoa.

1.–Jarduketa diruz lagungarriak.

a) Ziurtagiri eta/edo aitortza hauek lortzea eta horiei eustea:

–Kalitate turistikoaren Q ziurtagiria.

–EMAS (1221/2009 EB Erregelamendua).

–ISO14001 Ingurumenaren kudeaketa.

–ISO 500001 Energia efizientziaren kudeaketa.

–ISO 21401. Jasangarritasuna kudeatzeko sistema ostatuetan.

–ISO 14064 Karbono-aztarnarako eta zero hondakinerako.

–UNE170001 Irisgarritasun unibertsalaren kudeaketa.

–Ecolabel etiketa.

–Bihosphere zigilua.

–"Kalkulatu, murriztu eta kontsumitu" zigilua.

b) Establezimenduaren eta enpresaren produktu edo proposamenaren komunikazioan eta sustapenean berrikuntzak sartzeko gastuak.

b.1. Produktu eta eskaintza espezifikoei buruzko komunikazio eta sustapen kanpaina digitalak eta online kanpainak. Argi eta garbi zehaztu beharko dira kanpainaren xede den produktua edo eskaintza, kanpaina zer publikori zuzentzen zaion eta kanpainaren bitartekoak eta helburuak.

b.2. Web-orrien eguneratzea eta egokitzapena, alderdi berritzaileak sartuz aurreko bertsioekin alderatuta:

–Edukien marketinaren gaineko diseinua eta estrategia.

–Irudia honako hauen bidez hobetzeko gastuak: bideo edo argazki berriak eta eduki digitalak sortzea.

–Zenbait arlotan egokitzeko gastuak: segurtasun baldintzak eta desgaitasun mota desberdinetarako (entzumena, ikusmena...) irisgarritasun baldintzak, cookien tratamendua, jabetza intelektuala, aholkularitza juridikoa eta abar.

–Web-orriari bilatzaileetan kokapen hobea emateko planak (SEO, SEM ekintzak).

–Web-orria itzultzeko gastuak. Dirulaguntza jaso ondoren, webguneak guztiz itzulita egon beharko du, gaztelaniara eta euskarara eta ingelesera eta/edo frantsesera.

Web-orriek baldintza hauek bete behar dituzte gastuen justifikazioa aurkezten den egunerako:

–Gailu mugikorretan erabiltzeko egokituta egon behar dute.

–Aukera eman beharko dute enpresa eskatzaileak merkatuan jartzen dituen produktu edo zerbitzuak kontratatzeko, eta online ordainketen transakzioak denbora errealean egiteko.

Bideo edo argazki berrien bidez irudia hobetzeko gastuetarako dirulaguntza eskatzen bada, enpresak konpromisoa hartuko du Turismo Zuzendaritza Nagusiari horien erabilera lagatzeko, promoziorako balia ditzan.

b.3. Kanpoko gastuak, egiten direnak aholkularitza enpresak, profesionalak edo erakunde espezializatuak kontratatzeagatik, baldin loturarik ez badute entitate eskatzailearekin, helburua izanik prestatzea, idaztea eta diseinatzea enpresa-diagnostikoak, -planak edo -analisiak, enpresaren lehiakortasuna handitzeko, merkataritzako kudeaketa hobetzeko edo merkatu berrietara sartzeko.

c) Turismo produktu eta zerbitzu berritzaileak aurkezteko bidaietako gastuak.

Diruz lagunduko dira turismoko ETEek, beren produktuak eta eskaintzak aurrez aurre aurkezteko, Nafarroatik kanpo egiten diren azoka eta aurkezpenetara joateko egiten dituzten bidaia, ostatu eta mantenu gastuak, baldin eta dirulaguntzaren fitxan eskuragarri dagoen azoken egutegian sartuta badaude (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/subvenciones-a-las-pymes-turisticas-para-fomentar-la-calidad-e-innovacion-en-la-comunicacion-y-promocion-de-productos-y-servicios-turisticos) eta produktu eta zerbitzuak eskaintzeak bat egiten badu Nafarroan turismo jasangarri eta inklusiboa sustatzeko estrategiarekin.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

Eskaerak aurkezteko epeak diruz lagun daitezkeen jarduketa moten araberakoak dira (5. oinarrian ezarritako motak). Hona hemen, xehetasunak:

AURKEZTEKO EPEA

a) Ziurtagiriak eta/edo aitortzak lortzea eta horiei eustea

  • 21 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita

b) Komunikazioan eta sustapenean berrikuntzak sartzeko gastuak

  • Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2025eko irailaren 30era arte,egun hori barne

c) Produktu eta zerbitzuak aurkezteko bidaietako gastuak

  • Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2025eko irailaren 30era arte,egun hori barne

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies