Berriak eta alertak

Musikako goi-mailako arte-irakaskuntzetako gradu-ikasketetara sartzeko proba, ezohiko goiztiartasuna duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonentzat.

04/04/2025

112/2025 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez egiten baita deialdia musikako goi mailako arte irakaskuntzen graduko ikasketetara sartzeko probak egin ditzaten ohiz kanpoko goiztiartasuna duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten pertsonek, Nafarroako Foru Komunitatean.

Inskribatzeko baldintzak.

Proban inskribatzen ahalko dira, musikako goi mailako arte irakaskuntzetan sartu nahi eta agiri hauetakoren bat ez dutenak: Batxilergoko titulua, 25 urtez gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria, goi mailako arte Irakaskuntzen titulua, unibertsitateko titulua edo goi mailako teknikari titulua. Inskribatzeko baldintza izanen da 16, 17 edo 18 urte betetzea 2025. urte naturalean.

Proban inskribatzeko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

Inskripzioa.

Musikako goi mailako arte irakaskuntzetako gradu ikasketetara sartzeko ohiz kanpoko goiztiartasuna erakusten duten eta 2025. urte naturalean 16, 17 edo 18 urte betetzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko pertsonek egin beharko duten proban inskribatzeko epea 2025eko apirilaren 28tik maiatzaren 4ra bitartekoa izanen da, biak barne.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies