24/04/2025
29/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, adinekoen eta/edo desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko asmoz, laguntza-produktuak erosteko laguntzak emateko oinarri arautzaileak onesten dituena 2025. Urterako
Xedea eta helburua.
Agindu honen xedea da oinarri batzuk ezartzea arautzeko nola emanen zaizkien mendekotasun edo desgaitasun-mailaren bat duten pertsonei laguntza-produktuak erosteko banakako laguntzak. Salbuespenez, goian adierazitako egoeretan egon gabe ere, funtzio baterako autonomia galarazten dien patologiaren bat izateagatik laguntza-produkturen bat behar duten pertsonei ere bai, osasun sistemako profesional baten txostenaren bidez egiaztatuz gero.
Foru agindu honen ondorioetarako, laguntza-produktuak dira bereziki desgaitasuna eta/edo mendekotasuna duten pertsonentzat fabrikatutako edo merkaturatutako produktuak, hauetarako helbururen bat dutenak:
–Parte-hartzea erraztea.
–Gorputzaren funtzioak/egiturak eta jarduerak babestea, sostengatzea, entrenatzea, neurtzea edo ordeztea.
–Jarduteko edo parte hartzeko mugei eta gabeziei aurrea hartzea.
Agindu honetan arautzen diren prestazioak ez dira aldizkakoak. Beraz, prestazioa emateak ez du esan nahi hurrengo urteetan berriz jasotzeko eskubidea aitortzen denik.
Laguntza hauen helburua da desgaitasunaren eta/edo mendekotasunaren ondorioz sortzen diren behar batzuk estaltzeko gastu jakin batzuetan laguntzea, behar horien ondorioz pertsonak zailtasun edo zaurgarritasun sozialeko egoeran gelditzen baitira. Gastuak deialdiari dagokion urtean eginak izan behar dira. Laguntza hauen bidez, jarduteko behar den esfortzua gutxitzea da asmoa.
Eskaerak aurkeztea.
Eskaerak aurkezteko epea foru agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2025eko urriaren 31n edo deialdiari esleitutako zenbatekoa agortzen den egunean bukatuko da.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies