28/04/2025
87/2025 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko Sarien oinarri arautzaileak onesten dituena 2025erako
Xedea.
Nafarroako Autonomoen Lana Aitortzeko 2025eko Sarien xedea da Nafarroako Foru Komunitateko autonomoen lana eta ahalegina aitortzea.
Hartzaileak.
Deialdi honetako sarietarako eta aitorpen edo aipamen berezirako hautagai izaten ahalko dira Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide berezian edo kasuan kasuko lanbide elkargoaren mutualitatean alta egoeran dauden edo egon diren pertsonak eta beren jarduera Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzen edo gauzatu dutenak.
Sariak.
Hamasei sari emanen dira osotara eta aitorpen edo aipamen berezi bat.
Sari bana emanen da modalitate hauetako bakoitzeko:
–1. modalitatea: gizonezkoen enpresa arloko esperientziarik onena.
–2. modalitatea: emakumeen enpresa arloko esperientziarik onena.
–3. modalitatea: gazteen enpresa arloko esperientziarik onena.
–4. modalitatea: desgaitasuna duten pertsonen enpresa arloko esperientziarik onena.
–5. modalitatea: enpresa arloko esperientzia berritzailerik onena.
–6. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: nekazaritza, abeltzaintza eta nekazaritzako elikagaien sektorea.
–7. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: iturgintza, elektrizitatea, berokuntza, klimatizazioa, gasa eta suteen prebentzioa eta ingeniaritzak.
–8. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: eraikuntza, zurgintza, ebanisteria, pintura, igeltserotza, beiragintza, arkitektura, barne-diseinua eta paisajismoa.
–9. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: merkataritza, ehungintza eta zapatagintza.
–10. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketa, metalaren sektoreko tailerrak.
–11. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: garraioa eta biltegiratze-lana.
–12. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: ostalaritza, gozotegiak okindegiak eta prestalekuak.
–13. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: informazioa, komunikazioa, marketina eta publizitatea, informatika, robotika, jarduera administratiboak, aholkularitzak, abokatuak, gizarte graduatuak eta zerbitzu osagarriak.
–14. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: hezkuntza eta prestakuntza.
–15. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: osasunarekin (fisikoa eta mentala) lotutako jarduerak, edertasuna eta zainketak, farmazia eta animalien munduarekin lotutako guztia.
–16. modalitatea: gremio hauetakoren bateko profesionalik onena: jarduera artistikoak, aisialdikoak eta entretenimendukoak eta zerbitzu soziokulturalak.
Hautagaitzak aurkezteko epea eta tokia.
Hautagaitzak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (maiatzaren 20a).
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies