07/05/2025
27E/2025 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira aisialdiko hezkuntza proiektu onenari "Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskola (NGJE)" saria emateko 2025eko deialdia eta haren oinarri arautzaileak
Xedea.
Oinarri hauen xedea da araubide juridikoa eta arauak ezartzea, aisialdiko hezkuntza proiektu onenari "NGJE" saria emateko V. edizioaren deialdirako.
Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea.
Proposamenen aurkezpena.
Nafarroan bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartzen ahalko dute. Parte hartzeko Europako Gazte Txartel Nafarraren titular izan beharko dute eta aisialdiko begirale edo zuzendari titulua, 2024ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean lortua, Nafarroako Gobernuak ofizialki onartutako aisialdiko hezkuntza-eskoletako batean (aurrerantzean, AHE).
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Izena emateko orria Nafarroako Gobernuaren eredu ofizialaren araberakoa izanen da eta honako leku hauetan aurkezten ahalko da: Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Erregistroan (Yanguas y Miranda 27, 31003 Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko Atarian edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan ere.
Eskaerekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:
–Eskabide orria. II. eranskina.
–Amaierako memoria, gaztelaniaz eta/edo euskaraz idatzita.
–NANaren fotokopia.
Sariak eta aintzatesteak aurkezten diren lanik hoberenentzat.
Aurkeztutako lan bakoitzak gehienez 100 puntu lortzen ahal ditu, eta onartua izateko gutxienez 50 puntu lortu beharko ditu. Lehiaketarako onartzen diren lanen artean, epaimahaiak puntuaziorik altuena lortzen duten hiru memoriak aukeratuko ditu, eta saria eman gabe uzteko eskubidea izanen du, baldin eta aurkezten diren lanen kalitatea eta gaiak ez bazaizkie lotzen lehiaketa hau deitzeko oinarri izan diren irizpideei.
Saria emateko epaimahaiaren proposamena loteslea da eta saria emateko justifikazioa haren akta izanen da.
Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez emanen dira sariak. Orobat, epaimahaiaren erabakiaren berri emanen da Institutuaren web-orriaren eta sare sozialen bidez.
Hautatutako pertsonek honako sari hauek jasoko dituzte:
–600 euro, puntuaziorik altuena jasotzen duen proiektuari.
–400,00 euro, bigarren puntuaziorik altuena jasotzen duen proiektuari.
–200,00 euro, hirugarren puntuaziorik altuena jasotzen duen proiektuari.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies