Berriak eta alertak

Bigarren deialdia, turismo-enpresetako energia-efizientziako proiektuetarako laguntzak

06/05/2025

54E/2025 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi hau onesten baita: "Bigarren deialdia, turismo-enpresetako energia-efizientziako proiektuetarako laguntzak emateko, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan"

Xedea.

1. Laguntza hauen helburua da Europar Batasunaren araudian ezarritako ingurumen eta energia helburuak lortzen laguntzea, turismo-ostatuetarako eraikinak eraberritzeko jarduketen bidez, titularren izaera juridikoa edozein dela ere, azken energiaren kontsumoa eta karbono dioxidoaren isurtzeak murrizten laguntzeko.

Era berean, turismoak lurraldeari eta ingurumenari egiten dien presioa murrizteko helburu orokorraren barruan, gure turismo-enpresen lehiakortasuna handitu nahi da, energia-efizientziaren arloko goi mailako estandarrak txertatuz, modu horretan haien karbono-aztarna eta energiaren kostuak murrizteko.

2. Laguntza horiek emateko, oinarri arautzaile hauek bete beharko dira, bat baitatoz Turismoaren Konferentzia Sektorialaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakian (2022ko 83. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 7koa) eta 2023ko abenduaren 29ko Erabaki berrian (erabaki horretan kredituaren lurralde-banaketa zabaltzen da, 2023ko aurrekontuaren kargura) autonomia-erkidego guztientzat esparru komun gisa jasotako oinarriekin. Orobat, 2025eko urtarrilaren 21ean, ECOFINek eranskin bat argitaratu zuen Kontseiluaren 2021eko uztailaren 13ko Betearazpen Erabakia aldatzeko, energia-efizientziako proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko epea luzatu baitzen 2026ko ekainaren 30era arte.

Onuradunak.

1. Laguntzen azken onuradun (hemendik aurrera, onuradun) izaten ahal dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, baldin eta titularrak, enpresa ustiatzaileak, errentariak edo emakidadunak badira. Honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen jarduera ekonomiko bat egiten dutenak eta Nafarroako Jarduera Ekonomikoen Erregistroan alta emanda daudenak, jarduera ekonomikoa egiten duten tokian.

b) Jarduera sailkatuta egotea Ekonomia-jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN) honako kode hauetakoren batean:

551 Hotelak eta antzeko ostatuak.

5510 Hotelak eta antzeko ostatuak.

552 Turismo ostatuak eta egonaldi laburretarako bestelako ostatuak.

5520 Turismo ostatuak eta egonaldi laburretarako bestelako ostatuak.

553 Kanpinak eta karabanendako aparkalekuak.

559 Bestelako ostatuak.

5590 Bestelako ostatuak.

561 Jatetxeak eta janari postuak.

5610 Jatetxeak eta janari postuak.

6820 Norberaren konturako higiezin ondasunen alokairua. Landetxeen eta apartamentu turistikoen kasuan.

7721 Aisialdi eta kirolerako gauzak alokatzea.

7911 Bidaia-agentzien jarduerak.

7912 Bidaia-agentzia handizkarien jarduerak.

910 Liburutegi, artxibategi eta museoen jarduerak eta bestelako kultur jarduerak.

9102 Museoen jarduerak.

9103 Leku eta eraikin historikoen kudeaketa.

9104 Lorategi botanikoen, parke zoologikoen eta natura-erreserben jarduerak.

9321 Jolas parkeen jarduerak eta parke tematikoenak.

9329 Jolas eta entretenimendu jarduerak.

c) Enpresa edo establezimenduak Nafarroako Turismo Erregistroan izena emanda izatea, izen-ematea beharrezkoa bada. Datuak behar bezala eguneratuta egon beharko dira.

Eskaerak aurkeztea.

Laguntza jasotzeko eskaerak aurkezteko epea hasiko da oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta 2025eko ekainaren 6ra arte iraunen du, edo deialdian baimendutako aurrekontu kreditua agortu arte. Hori laguntzen fitxan jakinaraziko da.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies