Berriak eta alertak

ATZO ETA GAUR: EGIARTE/LONDON/NEW YORK

31/05/2025

Erakusketa hau 50 urtetik gorako pintura-erakusketa bat da, nire inguru biografikoak islatzen dituena, landa-munduaren -txikia- eta hiri handiaren -erraldoia- artean. Nire ama Zabaldikakoa zen, eta aita Lakarrekoa, eta beti izan dut lotura berezi bat herri honekin, non nire haurtzaroko uda asko igarotzen nituen.
Hiriko haur batentzat liluragarria zen nekazal munduarekin eta etxeko animaliekin -zaldiak, mandoak, behorrak, idiak, ahuntzak, ardiak... - topo egitea. Apaltasunaren edertasuna, lurraren edertasuna, arrakalak eta zaharra preziatzen ikasi nuen. Landako jendearen aurpegi onduak, nekazarien eskuak, gure herrietako etxeak, lanabesak. Ederra dela ez dakienaren edertasuna.
Lakarren pintore egin nintzela esan dezaket, eta horregatik daukat estudioa hemen. Aldi berean, hiri handiarekiko erakarpen handia sentitu nuen beti: haren eraikin handiak, fabrikak, jendetzaren arteko bakardadea. Erakusketa honek bi mundu horien batasuna irudikatzen du.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies