19/05/2025
63E/2025 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita kirol monitore, entrenatzaile, epaile eta arbitro gisa prestatzeko ikastaroak egiteko dirulaguntzaren 2025eko deialdia. DDBN identifikazioa: 825769.
Xedea eta denbora eremua.
1. Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea Kirol Kontseilu Gorenak onartutako modalitateetako bateko kirol monitore edo entrenatzaile, epaile eta arbitroen prestakuntza ikastaroak egin eta gainditzeko laguntzak emateko. Ikastaro horiek Estatuko kirol federazioek zein erkidegoetakoek sustatuak izan daitezke.
2. Laguntzak eskatu ahal izateko, ikastaroek deialdian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta haien eskolaldia 2024ko urriaren 16tik 2025eko urriaren 31ra bitarte bukatu beharko da.
2. oinarriko 1. a) eta 1. d) apartatuetan adierazitako ikastaroen kasuan, eskolaldiaren bukaera-eguntzat honako hau hartuko da: deialdi arrunteko aurrez aurreko azterketetarako erabakitzen den data deialdi horretako bloke komuneko eta berariazko blokeko modulu edo arlo guztiak gainditzen dituzten ikasleentzat. Deialdi berezira aurkezten diren ikasleen kasuan, deialdi horren datan bukatuko da ikastaroa.
2. oinarriko 1. b) apartatuan adierazitako ikastaroen kasuan, eskolaldiaren bukaera-eguntzat honako hau hartuko da: deialdi arrunteko aurrez aurreko azterketetarako erabakitzen den data deialdi horretako bloke komuneko modulu edo arlo guztiak gainditzen dituzten ikasleentzat. Deialdi berezira aurkezten diren ikasleen kasuan, deialdi horren datan bukatuko da ikastaroa.
2. oinarriko 1. c) apartatuan adierazitako ikastaroen kasuan,eskolaldiaren bukaera-eguntzat honako hau hartuko da: deialdi arrunteko aurrez aurreko azterketetarako erabakitzen den data deialdi horretako berariazko blokeko modulu edo arlo guztiak gainditzen dituzten ikasleentzat. Deialdi berezira aurkezten diren ikasleen kasuan, deialdi horren datan bukatuko da ikastaroa.
Helburua.
1. Deialdi honetako laguntzak emanen dira hein batean konpentsatzeko ondoren ageri diren prestakuntza ikastaroetan matrikula edo inskripzioa egiteko kuotek eta bestelako eskubideek sortutako gastuak:
a) Kirol modalitate bateko I., II. edo III. mailako kirol monitore edo entrenatzaile titulua lortzeko ikastaroak, kirol federazioek sustatuak, otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduaren arabera, eta zer erkidegotan garatzen den, hartan kirol arloko eskumena duen organoari erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta.
b) Kirol modalitate bateko I. mailako bloke komuna gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko ikastaroak, kirol federazioek sustatuak, otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduaren arabera.
c) Kirol modalitate bateko I. mailako berariazko blokea gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko ikastaroak, kirol federazioek sustatuak, otsailaren 5eko ECD 158/2014 Aginduaren arabera.
d) Maila bateko edo besteko epaileen edo arbitroen titulaziorako ikastaroak, Kirolaren Kontseilu Gorenak onartutako modalitateetako kirol federazioek sustatuak. Atal horretan onartuko dira, bakar-bakarrik, 100 euro edo gehiagoko matrikula edo inskripzioa duten eskaerak.
Onuradunak.
1. Laguntzak eskatzen ahalko dituzte laguntza hauen xedeko ikastaroak, 2.1 oinarrian deskribatuak, egin gogo dituzten edo eginak dituzten pertsona fisikoek.
2. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Dagokion ikastaroan inskripzioa egiten denean Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea.
b) Inskripzioa egina izatea deialdi honen 2.1 oinarrian ezarri diren ikastaroetan.
c) Nafarroako Ogasun Publikoarekiko zerga betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak ere, egunean izatea.
d) 16 urtetik gorakoa izatea.
Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.
Oinarri arautzaile hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurkezten ahalko dira eskaerak, 2025eko urriaren 15era arte.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies