19/05/2025
111E/2025 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, elikagaien artisautza-enpresen elkarteei "de minimis" laguntzak emateko deialdia onesten duena, 2025. urtean Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisautza sustatzeko asmoz, eta, horrekin batera, deialdiaren oinarri arautzaileak ezartzen dituena.
Xedea, helburua eta aplikazio eremua.
1. Oinarri hauen xedea da arautzea Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisautza sustatzeko 2025. urteko laguntzak, elikagaien artisautza-enpresen elkarteei zuzenduta.
2. Laguntza hauen helburu nagusia da nekazaritzako elikagaien artisautza-enpresen elkarteei sostengua ematea, artisautza produktuen prestaketan eta eraldaketan kalitatea sustatzeko, eta ezaugarri bereziak dituzten produktu horiek sustatzeak eta merkatuan jartzeak dakarten kostua finantzatzen laguntzea.
3. Laguntzen araubide hau Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren menpe dago. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa da (2023ko L 2831 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).
Zenbait laguntzaren zenbatekoa zehazten da nekazaritzaren sektorean merkaturatutako edo erositako produktuen prezioaren edo kantitatearen arabera. Era horretako dirulaguntzei ez zaizkie aplikatu behar ez oinarri arautzaile hauek ezta deialdia ere.
4. Laguntza lerro hau 70.000 eurotik beherakoa da, eta hortaz, jasota dago egun indarrean dagoen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Dirulaguntzen 2024-2026 aldirako Plan Estrategikoaren XIV. eranskinean. Plan hori Nafarroako Gobernuak onetsi zuen 2024ko ekainaren 19an hartutako erabaki baten bidez.
Onuradunak eta betekizunak.
1. Onuradun izaten ahal dira legez eratuta dauden eta egoitza Nafarroan duten irabazi-asmorik gabeko nekazaritzako elikagaien artisautza-enpresen elkarteak, baldin Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisautza-enpresen Erregistroan inskribaturik badaude.
2. Ebazpen honetan ezarritakoaren ondorioetarako, merkataritzako jarduerak eginagatik ere, ateratako irabaziak oso-osorik erakundearen merkataritzakoak ez diren xedeetan inbertitzen baldin badira, erakunde horiek irabazi-asmorik gabekotzat hartuko dira.
3. Ezin izanen dute laguntzarik eskuratu sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, administrazio ebazpen irmo edo kondena-epai irmo baten bidez, zehapena edo zigorra jaso duten erakunde eskatzaileek.
Aurreko puntuan aipatutako egoeran dauden entitateak eta enpresak laguntza horien onuradun izaten ahalko dira berriz, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra beteta badute eta berdintasun plan bat prestatu badute indarreko legerian ezarritako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.
4. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
5. Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.
Jarduketa diruz lagungarriak.
Honako hauek izanen dira diruz lagungarriak:
"Nafarroako Artisautzako Elikagaiak" kalitateko bereizgarriaren babeseko produktuak sustatzeari eta merkaturatzeari lotutako jarduerak, kontzeptu hauetarako, besteak beste:
–"Nafarroako Artisautzako Elikagaiak" markaren plan estrategikoak eta sustapen planak egitea, baita Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisautzaren kalitateko bereizgarriaren babesa duten produktuen merkatu-azterketak ere.
–Enpresen artean ezagutzak trukatzeko foroetan eta misio komertzialetan parte hartzea, baita lehiaketa, produktuen erakustaldi eta ferietan ere.
–Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisautza produktuak sustatzeko ekitaldiak, salmenta-puntuetako ekintzak eta Nafarroako artisautzako nekazaritza elikagaiak saltzeko azokak antolatzea edo bertan parte hartzea eta, orobat, sustapenerako materialak.
–Argitalpenak, katalogoak eta liburuxkak editatzea, bai eta kalitate-bereizgarriari loturik aurkezten dituzten webguneak ere.
–Nafarroako nekazaritzako elikagaien artisautza produktuen kontsumoa suspertzen duten publizitate kanpainak, prentsan, irratian, telebistan, Interneten edo beste hedabide batzuetan oinarritutakoak.
–"Nafarroako Artisautzako Elikagaia" kalitateko bereizgarriaren babespeko produktuak ezagutzea eta saltzea sustatzen duten alderantzizko misioak antolatzea.
Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1. Laguntza, gehienez, gastu diruz lagungarrien %75 izanen da.
2. Enpresa bakoitzari ematen ahal zaion "de minimis" laguntza gehienez ere 300.000 eurokoa izanen da hiru urtetako edozein alditan.
Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita (ekainaren 19a)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies