Berriak eta alertak

Sektore pribatuko enpresetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak

26/05/2025

58E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako sektore pribatuko enpresetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak emateko 2025eko deialdia.

Xedea.

Deialdi honen xedea da arautzea nola eman laguntzak euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko Nafarroako Foru Komunitatean lantokiak dituzten sektore pribatuko enpresetan, euskara planak prestatzeko edo ezartzeko, unean uneko neurriak hartzeko, eta inbertsioak egiteko beren webguneetan eta software aplikazioetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko.

Entitate onuradunak.

Laguntza hauek jaso ahal izanen dituzte indarreko legeriaren arabera legez eratuta dauden eta Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta dauden enpresa guztiek.

Jarduera eta gastu diruz lagungarriak.

Deialdi honetan kontuan hartuko dira, batez ere, enpresaren komunikazioarekin eta haren irudi korporatiboarekin lotutako gaiak, eta enpresaren barne eta kanpo harremanekin lotutakoak, denak ere Erreferentziazko Marko Estandarra izenekoan jasoak (aurrerantzean, EME; IV. eranskina), barne delarik hizkuntza-prestakuntza ematea enpresako jarduera profesionalari dagokionez. Erreferentziazko marko hori erabiliko da erakundean euskarak duen egoera definitzeko.

Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak direnak eta deialdian ezarritako epean egiten direnak.

Kanpoan utziko dira koordinazioari eta administrazio kudeaketari lotutako lanak.

Proposatutako jarduerekin lotura zuzena duten gastuak baino ez dira onartuko, ez badira erakunde horren ohiko gastuak. Gastu horiek berariaz zehaztuta egon beharko dute erakunde onuradunek aurkeztutako fakturetan.

Gastuak onartuko dira soilik baldin eta ordainketa diruzkoa bada eta dagokien fakturarekin eta ordainagiriekin behar bezala justifikatuta badaude.

Enpresak material elebiduna sortzeko eta inprimatzeko egindako gastuak lehenengo aldian bakarrik lagunduko dira diruz. Ez dira diruz lagunduko material hori bera inprimatzeko geroago egindako gastuak.

Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) gastua ez da konputatuko, zerga berreskuratu ezin duten enpresetan izan ezik.

Proiektu edo jarduera diruz lagungarriak:

1. modalitatea

Euskararen egoerari buruzko diagnostikoa egitea edo euskara plana diseinatzea, EMEan oinarrituta (IV. eranskina).

2. modalitatea

Aldez aurretik EMEan oinarritutako (IV. Eranskina) euskara plana egin bada, diruz lagunduko dira bertan jasotako ekintzak eta plana gauzatzeko kudeaketa gastuak.

3. modalitatea

EMEan (IV. eranskina) proposatutako ekintzen artetik ekintza solteak gauzatzea, beharrezkotzat jotzen badira lantokian euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko, horiek gauzatzeko kudeaketa-gastuak barne.

4. modalitatea

Lantokian euskararen erabilera sustatzeko eta zabaltzeko euskarazko eduki digitalak (webguneak eta software aplikazioak) sortzeko inbertsioak. Horrekin batera, diruz lagunduko da webguneak eta software aplikazioak egokitu edo aldatzea, euskaraz erabiltzeko.

Diruz laguntzen ahal diren jarduerak gauzatzeko epea.

Diruz lagundutako epea 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartekoa da, bi egunak barne.

Eskaerak nola eta noiz aurkeztu.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Nahitaez telematika bidez aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuaren atariko tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (ekainaren 26a):

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/euskararen-presentzia-eremu-sozioekonomikoan-sustatzeko-laguntzak

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies