Berriak eta alertak

Zaurgarritasun egoeran dauden herritarrei banda zabaleko zerbitzuak izateko laguntzak ematea (Conect@ bonua)

06/06/2025

137E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Zaurgarritasun egoeran dauden herritarrei banda zabaleko zerbitzuak izateko laguntzak ematea (Conect@ bonua)" dirulaguntzaren deialdia

Xedea.

Oinarri hauen xedea da egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzak ematea arautzea, etxean banda zabaleko Interneteko zerbitzuak izan ditzaten. Hilean diru-kopuru finko bat emanen zaie, Interneteko konexioaren fakturen zati bat ordaintzen laguntzeko, eta onuradunek aukeratzen ahalko dute bai enpresa hornitzailea bai teknologia (zuntz optikoa, 5G, etab.).

Laguntza horien helburu estrategiko nagusia da arrakala digitala murriztea eta inklusio digitala sustatzea, pertsona eta familia zaurgarriek banda zabaleko zerbitzuak dituztela bermatuz.

Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1. Gutxieneko errenta bermatuaren onuraduna izatea.

2. Diruz lagunduko den banda zabaleko lineak eskatzailearen izenean egon behar du eta Nafarroako Foru Komunitateko helbide batean kokatuta.

3. Nafarroan erroldatuta egotea.

4. Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izatea.

5. Zerga-betebeharrak egunean izatea.

3. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren zenbatekoa 20 eurokoa izanen da, eta Interneteko konexioaren hileko faktura bakoitzeko emanen da, 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean jasotako zerbitzuengatik.

Laguntza honetarako, 100.000 euro bideratu dira guztira. Eskaerak iristen diren ordenaren arabera emanen dira laguntzak, eskuragai dauden funtsak agortu arte.

Eskaera aurkezteko epeak eta modua.

Eskaerak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkezten ahalko dira, eta irekita egonen dira funts erabilgarriak agortu arte. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2025eko irailaren 30a izanen da.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies