Berriak eta alertak

Nafarroako Enpresa Digitalaren Sustapena 2025

17/06/2025

318E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Enpresa Digitalaren Sustapena 2025" deialdia onesten duena.

Xedea.

Laguntza hauen helburua da enpresen trantsizio digitala sustatzea, haietan soluzio teknologiko digitalak ezarriz.

Onuradunak.

1. Betebehar hauek betetzen dituzten enpresak izaten ahal dira onuradun (enpresaburu autonomoak, merkataritzako sozietateak, kooperatibak, fundazioak, elkarte eta sozietate zibilak, nortasun juridikoa izan edo ez):

a) ETE bat izatea, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren definizioaren arabera.

b) Establezimendu bat izatea Nafarroan eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea.

c) Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea edo inskribatzeko eskatu izana, hala badagokio, honen arabera: Nafarroako Industria Erregistroa sortzen duen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikulua (2013ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 20koa).

d) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta, kasua bada, ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluak onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere ez egotea. Eskaeraren inprimakian ageri den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da hori.

Diruz laguntzen ahal diren proiektuak.

1. Diruz lagungarriak izanen dira proiektu hauek, eta baterako baino gehiagorako eskatzen ahalko da laguntza, 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz:

a) A motakoak: soluzio teknologiko digitalak ezartzea:

–A1 mota. Enpresaren eraldaketa digitalerako soluzio teknologikoak ezartzea.

–A2 mota. Soluzio teknologikoak ezartzea eraldaketa digitala bultzatzeko Eraldaketa Digitaleko Plan bat (aurrerantzean, EDP) eta/edo Zibersegurtasun Plan bat (aurrerantzean, ZSP) egiten ari diren enpresetan.

b) B mota: Eraldaketa Digitaleko Planean hautemandako eraldaketa digitaleko aukerak eta/edo Zibersegurtasun Planean jasotako zibersegurtasun arloko ekintzak ezartzea.

c) C mota: gaitasun digitaletako prestakuntza.

Gastu diruz lagungarriak eta gauzatzeko epea.

1. Gastu diruz lagungarriak izanen dira proiektua gauzatzen duten kanpoko enpresek laguntzaren onuradunari fakturatzen dizkiotenak: laburbilduz:

a) Ezarritako soluzioarekin zuzenean lotutako diagnostikoa eta plangintza egiteko, definitzeko eta garatzeko aholkularitza gastuak eta baliokideak.

b) Software lizentzia espezifikoen gastuak (on premise edo cloud), ezarritako soluzio berritzailearekin zuzeneko lotura dutenak. Gastu horiek ez dira inola ere jarduera iraunkorrak edo aldizkakoak izanen, eta ez dira lotuta egonen enpresaren ustiapen gastu arruntekin.

c) Ekipo ondasunak erosteko gastuak, esaterako, hardwarean, sentsoreetan, automatismoetan eta komunikazio ekipoetan egindakoak, ezarritako proiektuarekin zuzenean lotutakoak.

Ez dira diruz lagungarriak izanen ordenagailu pertsonalak eta zerbitzariak, inprimagailuak, terminalak, display-ak, tabletak, kontsolak eta antzekoak erosteko gastuak, salbu eta fabrikazio prozesuetan datuak atzitzeko interfaze gisa baliatzen badira.

d) Gaitasun digitaletako prestakuntza gastuak.

2. Diruz lagungarria izateko, egindako proiektuaren gastuak gutxienez 2.500 eurokoa izan behar du (BEZ kanpo). Aurrekotik kanpo geratzen dira C motako proiektuak, zeinen gutxieneko zenbatekoa 300 eurokoa izanen baita (BEZ kanpo).

3. A eta B motako proiektuekin lotuta 1.c) apartatuan jasotzen diren gastu diruz lagungarriei dagozkien zenbatekoak gastu guztien %40 izanen dira, gehienez ere.

4. Proiektuak gauzatu eta gastu diruz lagungarriak egiteko epea 2025eko urtarrilaren 1etik 2019ko dirulaguntzaren eskabidearen egunera artekoa izanen da. Ondorio horietarako, gastua egin dela ulertuko da epe horren barrenean fakturatu eta ordaindu bada.

5. Onuradunak gastu diruz lagungarriak ordaindu beharko ditu sektoreko araudi aplikagarrian aurreikusitako ordainketa epeetan, edo, halakorik ezean, Merkataritzako eragiketetako berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitakoetan.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2025eko azaroaren 14an bukatuko da, egun hori barne.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies