17/06/2025
257/2025 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita graduatu ondoko beka bat emateko deialdia. Beka Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko da, lanbide arlo hauetako goi mailako teknikari titulua dutenentzat: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia, Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, Kimika eta Ingurumen Osasuna, Anatomia Patologiko eta Zitodiagnostikoa, Elikagai-industriako Prozesuak eta Kalitatea, Mahastizaintza eta Ardogintza, edo horietako baten baliokidetzat hartutako beste titulu bat.
Xedea.
Deialdi honen xedea da behar den araubidea ezartzea graduatu ondoko prestakuntza beka bat emateko norgehiagokako araubideari jarraikiz. Prestakuntza beka hori arlo hauetako goi mailako teknikari titulua dutenei zuzenduta dago: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia, Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, Kimika eta Ingurumen Osasuna, Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia, Elikagai-industriako Prozesuak eta Kalitatea, Mahastizaintza eta Ardogintza edo horietako baten baliokidetzat hartutako beste titulu bat. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzea da bekaren xedea, zehazki, Erriberrin dagoen Nafarroako Laborategi Enologikoan, eta bertan, laborategietako informazioa kudeatzeko sistemen erregistro eta erabilerarekin eta azterketa enologikoekin (kimikoak eta mikrobiologikoak) loturiko lanak egitea.
Iraupena.
Bekak 12 hilabete arte iraunen du, 2025eko ekainaren 1etik 2026ko maiatzaren 31ra bitarte. Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Atalak eskatuz gero, beka luza daiteke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda. Luzapena aurrekontuetan horretarako kreditu nahikoa egotearen mende izanen da.
Zenbatekoa.
Bekak 11.564,16 euroko zuzkidura izanen du urtean. Diru hori hilabetero ordainduko da, 900 euro aldiro, edo dagokion zati proportzionala, gehi 63,68 euro hilabetero, Gizarte Segurantza ordaintzeko. Urteko kotizazioa egiteko, Enpleguaren eta Gizarte Segurantzaren indarreko aginduari jarraikiko zaio, non garatzen baitira Gizarte Segurantzaren kotizazioaren gaineko legezko arauak. Gastu hori "Bekak" izeneko 700000-70110-4809-411103 partidaren kontura eginen da.
Diru kopuru horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.
Onuradunari ematen zaion dirua ez da inolaz ere soldata edo lansaritzat hartuko, laguntza ekonomiko publikotzat baizik.
Betebeharrak.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak izaten ahal dira prestakuntza bekaren onuradun:
a) Adinez nagusia izatea.
b) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaz behar adina badakitela frogatu beharko dute.
c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaituak ez egotea.
d) Nafarroan bizitzea, deialdiaren eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.
e) Espainiako agintariek eman edo homologatutako titulu hauetako bat izatea: goi mailako teknikari titulua honako arloetako batean: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia, Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, Kimika eta Ingurumen Osasuna, Anatomia Patologiko eta Zitodiagnostikoa edo Elikagai-industriako Prozesuak eta Kalitatea, Mahastizaintza eta Ardogintza, edo horietako baten baliokidetzat hartutako beste titulu bat.
f) Eskatutako titulua deialdi hau argitaratu aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.
g) Beharrezkoa bada, beka emateko ebazpenaren aurretik frogatzea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horrekin batera, adierazpen edo hitzemate idazki bat aurkeztu beharko du, aditzera emateko ez duela kobratzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu baten edo beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu baten beste edozein laguntza publiko, helburu bera duena eta bekarekin bateraezina dena.
h) Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeenik.
Betebehar horiek guztiak bekak irauten duen denbora osoan bete beharko dira.
Eskaerak aurkeztea.
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunean aurkeztuko dira eskaerak (uztailaren 4a).
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies