17/06/2025
74E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, "2025ean eta 2026ko lehen seihilekoan euskara ikasteko helduentzako laguntzak" deialdia onesten duena.
Xedea eta aldia.
Deialdi honen xedea da euskara ikasteko laguntza indibidualak arautzea Nafarroako Foru Komunitatean erroldatutako pertsona helduentzat.
Laguntzak bi modalitate hauetarako emanen dira:
–A modalitatea: 2025eko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean hasi eta 2025eko irailaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.
–B modalitatea: 2025eko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2026ko ekainaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.
Onuradunak.
Deialdi honetan ezarririko dirulaguntzak jasotzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarririkoaz gainera, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:
–16 urte baino gehiago izatea. Adingabekoen kasuan, eskabidea gurasoek eginen dute, edota adingabekoaren tutoretza duenak.
–Atzerritarren kasuan, Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ) izatea.
–Nafarroan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.
–Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
–Euskara-ikastaroren batean izena emanda egotea, eta ikastaro horregatik ordainketaren bat egina izatea, gutxienez eman behar den laguntzaren parekoa. Ikastaroak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailetako batekin, eta ikastaroa ematen duen erakundeak baldintza hauek bete beharko ditu: euskara irakastea helburu nagusien artean izatea; beste erakunde akademiko baten sail bat ez izatea; eta helburu horretarako baliabide propioak izatea, bai eta programazio propioa ere.
–Bi modalitateetako batean matrikulatu izana (1. puntuan deskribatutako A eta B modalitateak).
–Laguntza jasotzeko, gutxienez %80ko bertaratze-maila ziurtatua izatea. Autoikaskuntzako ikastaroetan izena emandako pertsonek ere egiaztatu beharko dute eskola horiek hartu izana.
Eskaerak aurkezteko epea honako hau izanen da
–A modalitatea: 2025eko ekainaren 15ean hasi eta abuztuaren 31n bukatuko da.
–B modalitatea: 2025eko irailaren 1ean hasi eta urriaren 31n bukatuko da.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies