19/06/2025
30/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, "Memoria duten paisaiak" VIII. argazkilaritza-lehiaketaren deialdia eta haren oinarriak onesten dituena eta 1.750 euroko gastua baimentzen duena.
Gaia.
Aurkezten diren argazkiek lotura izan behar dute kiroletarako eraikin, instalazioekin edo zentroekin, zehazki Nafarroako paisaiaren aldaketan parte hartzen edo hartu badute XX. mendetik gaur egun arte.
Parte-hartzaileak.
18 urtetik gorakoek hartzen ahal dute parte.
Antolakuntzarekin zerikusia duten pertsonek ezin izanen dute parte hartu, ezta haien ahaideek ere.
Lehiakide bakoitzak gehienez ere hiru irudi aurkezten ahalko ditu: irudi original eta argitaragabeak.
Epea.
Lanak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 1etik irailaren 5eko 14:30 artekoa izanen da.
Sariak.
Epaimahaiak egindako balorazioaren arabera emanen dira sariak, eta haren erabakia apelaezina izanen da.
Lehenbizikoa: 700 euro.
Bigarrena: 400 euro.
Hirugarrena: 200 euro.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies