Berriak eta alertak

LANDA GARAPEN ETA INGURUMEN SAILEKO ANIMALIEN OSASUNAREN ATALEAN BALIATZEKO BEKA

30/06/2025

377/2025 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Albaitaritzako lizentzia edo gradua dutenentzako graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten duena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Animalien Osasunaren Atalean aritzeko

Xedea.

Deialdi honen xedea da Albaitaritzako lizentzia edo gradua duten pertsonentzako graduatu ondoko beka bat ematea norgehiagokako araubidean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Animalien Osasunaren Atalean aritzeko (González Tablas 9, Iruña). Bekadunak animalien osasunarekin loturiko lanak eginen ditu, zehazkiago, eritasunen epidemiologiarekin eta biosegurtasun neurriekin lotutako lanak.

Iraupena.

Bekak 12 hilabete arte iraunen du, 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitarte. Animalien Osasunaren Atalak eskatuz gero, beka luza daiteke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda. Luzapena aurrekontuetan horretarako kreditu nahikoa egotearen mende izanen da.

Zenbatekoa.

Bekak 14.564,16 euroko zuzkidura izanen du urtean. Diru hori hilero ordainduko da, 1.150 euro aldiro, gehi 63,68 euro hilero Gizarte Segurantza ordaintzeko. Urteko kotizazioa egiteko, Enpleguaren eta Gizarte Segurantzaren indarreko aginduari jarraikiko zaio, non garatzen baitira Gizarte Segurantzaren kotizazioaren gaineko legezko arauak.

Ordaintzen den diruari pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

Onuradunari ematen zaion dirua ez da inolaz ere soldata edo lansaritzat hartuko, laguntza ekonomiko publikotzat baizik.

Eskaerak aurkeztea.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunean aurkeztuko dira eskaerak (uztailaren 21a)

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies