21/07/2025
1287/2025 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, "Arte Digitala eta Adimen Artifiziala" Sarien III. ediziorako deialdia onesten da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatua.
Deialdiaren xedea.
Deialdi honen xedea da prozedura arautzea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatutako "Arte Digitala eta Adimen Artifiziala" Sarien III. edizioaren barrenean 3 artelan digital hoberenei saria emateko, betiere publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera.
Sarien modalitatea eta kategoriak.
Sarien deialdian modalitate bakarra izanen da, hiru kategoriatan banatua:
1. Lehenbiziko saria: 400 euro.
2. Bigarren saria: 250 euro.
3. Publikoaren saria: 150 euro.
Saria eman gabe uzteko aukera ere badago.
Parte hartzen dutenek bete beharrekoak.
Parte-hartzaile guztiak adinez nagusiak izan behar dira parte hartzeko eskabideak entregatzeko azkeneko eguna baino lehen. Parte-hartzea indibiduala izanen da. Artelan digital bat bakarra aurkezten ahalko du parte-hartzaile bakoitzak.
Eskabideen aurkezpena.
Lehiaketaren antolatzaileek gai bat bakarra proposatuko dute lan guztientzat. Aurtengo ediziorako, hau da gaia: "Nafarroa, kontrasteen lurraldea".
Artelan digitalak sortzeko, teknologia digitalak, teknika tradizionalak edo artelanak sortzeko beste edozein baliabide erabiltzen ahalko dira. Bestalde, zilegi da adimen artifizial sortzaileko baliabideren bat erabiltzea artelan osoa edo haren parte bat sortzeko.
Aurkezten diren lanak originalak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Artelanaren egiletza edo originaltasuna dela kausa hirugarrenen batek erreklamazioren bat aurkezten badu, parte-hartzailea izanen da erantzule.
Sarietan parte hartu nahi dutenek inprimaki normalizatu bat bete behar dute. Eskaera-inprimaki horretan, parte-hartzaileek beren datuak idatzi behar dituzte (izen-deiturak, helbidea, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa), bai eta parte hartzeko erabili nahi duen izengoitia eta artelanaren izenburua ere. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erregistro elektronikoan aurkeztu behar dute inprimakia, PDF formatuan.
Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak lan guztien anonimotasuna zainduko dela bermatuko du, epaimahaikideek hautaketa egin eta saridunak zein izanen diren erabaki ahal izateko, lanak nork egin dituen jakin gabe.
Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2025eko urriaren 5ean bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Sarietara aurkezteak deialdiaren oinarriak onartzea dakar berekin.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies