29/07/2025
186E/2025 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko laguntzak emateko deialdia onesten baita 2025. urterako.
Xedea.
1. Ebazpen honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko laguntzak emateko 2025. urtean. Laguntzak "de minimis" araubidearen araberakoak izanen dira.
2. Laguntza lerro hau Nafarroako Gobernuak 2025eko apirilaren 30ean hartutako Erabakiaren barruan dago; erabaki horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 2025-2027 aldiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa berrikustea eta eguneratzea onetsi zen.
Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1. Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan dauden ugalketarako ardien erroldako datuen arabera zehaztuko da, zeina automatikoki eguneratzen baita abeltzainek egiten dituzten alta, baja eta mugimenduen jakinarazpenekin. Hauek dira zenbatekoak:
2. Horrez gain, laguntzaren zenbatekoa gehienez 800 euroko osagarri batekin osatzen ahalko da ustiategi bakoitzeko, baldin eta deialdiaren urtean ustiategiak ekoizpenaren kalitatea kudeatzeko eta hobetzeko kanpoko aholkularitzarako kontratu bat sinatua badu.
3. Ustiategiak ez badu bere ekoizpenaren %100 eraldatzen bere gaztandegian edo esnetegian, koefiziente hau aplikatuko da: salmenta zuzeneko ekoizpena zati ekoizpen osoa (zuzeneko salmenta gehi industriako salmenta).
4. Gehienez ere 6.000 euroko laguntza emanen da ustiategian bertan ardi latxaren esnea eraldatzen duen ustiategi bakoitzeko.
5. Dirulaguntzen deialdi hau "de minimis" araubidearen menpean dago (Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa). L EBAO, 2023ko abenduaren 15ekoa.
Zenbait laguntzaren zenbatekoa zehazten da nekazaritzaren sektorean merkaturatutako edo erositako produktuen prezioaren edo kantitatearen arabera. Era horretako dirulaguntzei ez zaizkie aplikatu behar ez oinarri arautzaile hauek ezta deialdia ere.
6. Batasuneko estatu batek enpresa bakar bati gehienez 300.000 euroko "de minimis" laguntza ematen ahal dio hiru urteko epean, hala xedatuta baitago Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. apartatuan; erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa da.
Onuradunak eta laguntza jasotzeko baldintzak.
1. Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzen onuradunak izaten ahalko dira Nafarroako Foru Komunitatean abeltegien titular diren pertsona fisiko edo juridikoak, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Abeltegi baten titularra izatea 2025eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik, eta abeltegi hori inskribatua izatea Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan, Abeltzaintzako Ustiategien Atalean.
b) Abeltegiaren sailkapen zooteknikoa "esnea ekoizteko ugalketa" edo "ekoizpen mistorako ugalketa" izanen da, Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro orokorra arautzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuak ezartzen duen moduan.
c) Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legeak zehazten dituen osasun eskakizunak betetzea.
2. Onuradunek zuzeneko salmentaren aitorpena egina izan beharko dute AICA-Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziaren INFOLAC sisteman (Ardi eta ahuntz esnearen aitorpenak kudeatzeko sistema), gutxienez 8.000 litroko ekoizpenarekin, aurreko urteko datuak hartuta, apirilaren 24ko 319/2015 Errege Dekretuaren 6. artikuluko 5. puntuan ezartzen den bezala. Errege dekretu horren bidez, behi-, ardi-eta ahuntz-esnearen zein behi-, ardi-eta ahuntz-esnekien ekoizleek eta lehen erosleek egin beharreko aitorpenak arautzen dira. Baldintza horretatik salbuesten ahalko dira, soil-soilik, urte horretako ekoizpenean izandako salbuespenezko inguruabarrak edo ezinbesteko arrazoiak behar bezala justifikatzen dituzten ekoizleak.
3. Abeltzaintzako ustiategiaren titularra eta eraldaketa zentroarena edo esnetegiarena berbera izanen da.
4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako kasuren batean dauden pertsonak nahiz entitateak ezin izanen dira laguntzen onuradun izan.
5. Ezin izanen dute laguntzarik eskuratu sexuan edo generoan oinarritutako diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, administrazio ebazpen irmo edo kondena-epai irmo baten bidez, zehapena edo zigorra jaso duten entitate eskatzaileek.
6. Aurreko puntuan aipatutako egoeran dauden entitateak eta enpresak laguntza horien onuradun izaten ahalko dira berriz, baldin eta ezarritako zehapena edo zigorra beteta badute eta berdintasun plan bat prestatu badute indarreko legerian ezarritako baldintzetan, halakorik exijitzen ahal bazaie.
Eskaerak aurkeztea.
1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (abuztuaren 29a)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies