14/08/2025
56/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira Zuzenbideko lizentziadun edo gradudunentzako prestakuntza beka baten deialdiaren oinarriak, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.
Xedea.
Deialdiaren xedea da Zuzenbideko lizentziadunak edo gradudunak prestatzeko beka bat ematea, norgehiagokako araubideari jarraikiz, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.
Deialdiaren helburua da unibertsitateko lizentziadunen edo gradudunen prestakuntza bultzatzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan eta haren erakunde autonomoetan egiten diren jarduketak modu praktiko eta zuzenean ezagutu ditzaten.
Iraupena.
Esleitzeko ebazpenean adierazten den egunean hasiko da beka; aurreikuspenen arabera, 2025eko uztailaren 1ean hasiko da, eta 2025eko abenduaren 31n bukatuko.
Beka sei hilabetez behin luzatzen ahalko da, idazkari tekniko nagusiaren ebazpen baten bidez. Horretarako, aldez aurretik eskaera egin beharko du bekaren tutoreak eta konforme egon beharko du bekadunak. Luzapena aurrekontuetan horretarako kreditu nahikoa egotearen mende izanen da.
Bekak hogeita hamasei hilabete iraunen du gehienez, izaten ahal diren luzapenak barne.
Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.
Bekaren zuzkidura hilero 1.080 euro gordinekoa izanen da, edo dagokion zati proportzionala, hala behar bada. Kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kuota deskontatuko da. Diru kopuru horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.
Bekaren onuraduna besteren konturako araubidean dauden langileen parekoa izanen da Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzearen ondorioetarako, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarri bezala; dekretu horrek prestakuntza programetan parte hartzen dutenak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean nola eta zein baldintzatan sartzen diren arautzen du, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatuz.
Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzeko (bertan kidetzeko eta/edo alta hartzeko), eta araubide horretatik ateratzeko ere, kontuan hartuko da onuraduna noiz hasten den prestakuntza programan eta noiz uzten duen, enpresak Gizarte Segurantzan inskribatzeko eta langileak kidetzeko, alta eta bajak hartzeko eta haien datuak aldatzeko Erregelamendu Orokorrean ezarritako modu, epe eta ondorioekin.
Onuradunari ematen zaion dirua ez da inolaz ere soldata edo lansaritzat hartuko, laguntza ekonomiko publikotzat baizik.
Izangaien betebeharrak.
Dokumentazioa aurkezteko epea bukatzen den egunean honako betebehar hauek guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak soilik izaten ahal dira onuradunak:
a) Adinez nagusia izatea.
b) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaz behar adina badakitela frogatu beharko dute.
c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko ezgaitua ez egotea, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Aginduaren 13.2 artikuluarekin.
d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdia argitaratu baino urte bat lehenagotik gutxienez.
e) 1. oinarrian aipatzen den unibertsitateko titulu ofiziala izatea, Espainiako agintariek emana edo homologatua.
f) Eskatutako unibertsitateko titulu ofiziala bekaren deialdi hau argitaratu aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.
g) Beharrezkoa bada, beka emateko ebazpenaren aurretik frogatzea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horrekin batera, adierazpen edo hitzemate idazki bat aurkeztu beharko du, aditzera emateko ez duela kobratzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu baten edo beste administrazio edo entitate publiko edo pribatu baten beste edozein laguntza publiko, helburu bera duena eta bekarekin bateraezina dena.
h) Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galarazten ahal dionik.
Betebehar horiek guztiak bekak irauten duen denbora osoan bete beharko dira.
Eskaerak.
Interesdunek dagokion eskabidea aurkeztu beharko dute, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 15 egun balioduneko epean, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren erregistroan, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren tokietatik edozeinetan (irailaren 5a)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies