26/08/2025
02/2025 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi baten oinarri arautzaileak onesten baitira, Informazio Zientzietako eta/edo Komunikazioko unibertsitateko gradu titulua dutenentzako prestakuntza praktikoko beka bat emateko, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europe Direct Nafarroa informazio-gunean aritzeko
Xedea eta helburua.
Deialdi honen xedea da 4.e oinarrian ezarritako unibertsitateko gradu tituluak dituztenentzako prestakuntza beka bat norgehiagoka araubidean emateko oinarri arautzaileak ezartzea.
Beka honen helburua da Europe Direct Nafarroa informazio-gunean unibertsitate titulua dutenen prestakuntza sustatzea. Zerbitzu hori Europako Batzordeak ematen du eta herritarrei, erakundeei, organoei eta administrazioei Europako gaietan informazioa, aholkularitza eta laguntza emateko xedea du.
Bestetik, Europako gaien ezagutzan espezializatzea bultzatu nahi da, bai eta gizarte osoari gai horiei buruz ematen zaion informazioan ere.
Beken iraupena.
Bekak Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiaren ebazpenean adierazitako egunean hasiko dira, eta, hasiera batean, 12 hilabeteko iraupena izanen dute. Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuak proposatuta, luzatzen ahalko dira, aldi berdinetan, gehienez ere 3 urtez, hasierako aldia eta 2 luzapenak barne, aurrekontu-baliabideen arabera. Bekak luzatzen badira, ez da inola ere aldatuko haien izaera.
Hartzaileek bete beharreko baldintzak.
a) Adinez nagusia izatea.
b) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estatu bateko herritartasuna izatea. Nolanahi ere, Espainiako nazionalitatea ez duenak frogatu beharko du gaztelaniaz behar adina badakiela; hori frogatzeko, bada, titulu ofizial bat aurkeztu beharko du, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako C1 mailaren baliokidea.
c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko desgaituak ez egotea.
d) Nafarroan bizitzea deialdiaren argitalpen-eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.
e) Kazetaritzako edo Informazio Zientzietako eta/edo Komunikazioko espezialitate bateko unibertsitateko gradu titulua izatea, edo hura lortzeko moduan egotea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Atzerrian emandako tituluen kasuan, hezkuntza arloan eskumena duen ministerioaren homologazioa aurkeztu beharko da.
f) Eskatutako titulua eskuratua izatea prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean.
g) B2 mailako ingeles maila dutela frogatzea, titulu ofizial baten bidez, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (HEEEB).
h) B2 mailako euskara maila dutela frogatzea, titulu ofizial baten bidez, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (HEEEB).
i) 30 urtetik beherakoa izatea.
j) Ez izatea ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galarazten ahal dionik.
k) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoren batean prestakuntza bekarik jaso ez izana bi urterako edo gehiagorako.
Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta bukatuko da, epea mugara iristen den hilaren barnean, argitaratze-egunaren zenbaki bera duen egunean (irailaren 26a)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies