Berriak eta alertak

2025-2026 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra

19/09/2025

236E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2025-2026 ikasturtean unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra

Deialdiaren xedea eta izaera.

Deialdi honen xedea da bekak eta laguntzak ematea Espainiako unibertsitate sistemako unibertsitateko ikasketa ofizialetan matrikulatutako ikasleei. Ikasketa horiek Espainiako zentroetan egin behar dira, eta lurralde nazional osoan izan behar dute balioa.

Bekak eta laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidea izanen da. Aurrekontu-kreditua izateak mugatzen du bekak eta laguntzak ematea eta ordaintzea. Hori horrela, ematen litezkeen guztiak ordaintzeko aurrekontu krediturik aski ez balego, familiaren per capita errenta erabilgarriaren arabera ordainduko lirateke, txikienetik handienerako ordenan, kreditua bukatu arte. Kreditu faltagatik ordaindu ezin diren eskaerak ezetsi eginen dira.

Nafarroako Gobernuak ikasketetarako eskaintzen dituen beka eta laguntzak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak dei egindakoen osagarri dira. Hortaz, horien zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko da ministerio horri aurkeztutako eskaerak eman ala ukatu diren.

Laguntza eta beka hauek dirulaguntza izaera dute eta Nafarroako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta daude.

Deialdian sartzen diren ikasketak eta ikastetxeak.

Deialdi honek arautzen dituen bekak eta laguntzak eskatzen ahalko dituzte 2025-2026 ikasturtean oinarri honetan ezarritako ikasketetan eta zentroetan matrikulatuta dauden ikasle guztiek.

2.1. Ikasketak.

Deialdi honetako bekak edo laguntzak honako ikasketa hauetarako eman daitezke:

–Unibertsitate ikasketak, graduko eta masterreko titulu ofizialak lortzeko direnak.

–Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoendako eta 45 urtetik gorakoendako prestakuntza ikastaroak, unibertsitate publikoek emanak.

Ez da laguntzarik ematen honetarako:

–Ikasketak aldatzeko, horrek ikasmailetan gora egitea ez badakar.

–Matrikula bat egiten denean maila bereko beste titulazio batekin batera, salbu eta unibertsitateak ikasketa bakar gisa eskaintzen dituen gradu edo titulazio bikoitzen kasuan.

–Ikasleak bekaren edo laguntzaren xede diren ikasketen maila bereko edo goragoko titulu bat duenean, edo hori eskuratzeko legezko baldintzak betetzen dituenean.

2.2. Unibertsitateak.

Ikasketak egin beharko dira Espainiako lurraldean dauden eta Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroan inskribatuta dauden unibertsitate publiko edo pribatuetan, baldintza hauetan:

–Nafarroako Unibertsitate Publikoa, titulazio ofizialetan.

–Nafarroako Unibertsitatea, titulazio ofizialetan.

–Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko unibertsitateetan, kasu hauetan:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen ez dituen titulazio ofizialetan.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoan emandako titulazio ofizialetan, ikaslearen bizilekua hurbilago badago titulua ematen den campusetik.
  • Euskaraz ematen diren titulazio ofizialak badira eta Foru Komunitatean eskaintzen ez badira.
  • Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen titulazio ofizialetan, bertan ikaspostua lortu ez denean ez delako lortu onartua izateko eskatzen den nota.

Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, NUPek argitaratutako bigarren onarpen-zerrendako gutxieneko nota hartuko da kontuan.

  • Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UHUN), titulazio ofizial guztietan.

Eskaerak aurkeztea: epea eta eskatutako dokumentazioa.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina (urriaren 16a)

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies