Berriak eta alertak

Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenarentzako Saria

19/09/2025

1530/2025 EBAZPENA, 2025eko uztailaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana, deialdia onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2024-2025 ikasturtean egin eta defendatu zuten lan hoberenari "Ekonomia Sozialeko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenarentzako Saria" emateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia Sozialari eta Kooperatibismoari buruzko Katedrak sustatua. IV. edizioa da hau.

Xedea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek 2024-2025 ikasturtean ekonomia sozialari buruz defendatu eta gainditutako Ikasketa Amaierako Lan hoberenari (gradukoa nahiz masterrekoa) sari bat emateko prozedura arautzea da deialdi honen xedea, betiere publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera.

Deialdiko sariak.

800 euroko sari bakar baterako deialdia egiten da.

Halako sariak Nafarroan ondare-irabazpentzat hartzen dira, eta ez dute atxikipenik, ez baitira lehiaketa, joko edo zozketetan parte hartzearen ondoriozko sariak.

Lehiatzeko baldintzak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta masterreko edozein titulaziotako ikasleak aurkezten ahalko dira baldin eta Ikasketa Amaierako Lana ekonomia sozialari buruz egin badute eta 2024-2025 ikasturtean defendatu eta gainditu badute.

Aurkeztutako lanek ekonomia sozialari lotutako gaiak jorratu beharko dituzte, hala nola kooperatibismoa, laneratzeko enpresak, gizarte ekimeneko enplegu zentro bereziak, ekonomia solidarioko enpresak eta enpresa-eredu alternatiboak, besteak beste.

Halaber, parte hartzeko aukera izanen dute gai horiekin loturiko graduko edo masterreko titulazioren batean IALa egin eta defendatu duten ikasleek, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen titulazio hauetakoek, besteak beste:

–Graduak:

  • Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan.
  • Gradua Ekonomian.
  • Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan.
  • Gradua Zuzenbidean.
  • Gradua Gizarte Lanean.

–Masterrak:

  • Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan.
  • Unibertsitate Masterra Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Gizarte Lanean.

Zerrendan agertzen ez diren beste titulazio batzuk ere kontuan hartzen ahalko dira baldin eta IALa ekonomia sozialaren interes arloei buruzkoa bada era argian eta lanaren zuzendariaren adierazpen arrazoitu batekin aurkezten bada.

Hautagaitzak aurkezteko modua.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar dute eskaera, Unibertsitatearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean eskuragarri izanen den inprimaki normalizatua betez. Dokumentazio hau erantsi behar dute:

–Ikasketa Amaierako Lana, pdf formatuan.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita (irailaren 29a)

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies