19/09/2025
237E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Diru-sarrera txikiko inguruneetatik datozen gazteak goi mailako hezkuntzan sartzeko bekak" izeneko dirulaguntzen deialdia, 2025-2026 ikasturtean hasitako graduko unibertsitate-ikasketak egiten ari diren pertsonentzat.
Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da 10 ekitate beka ematea diru-sarrera txikiko inguruneetatik datozen gazteak goi mailako hezkuntzan sar daitezen, 2025-2026 ikasturtean hasten diren unibertsitate-graduko ikasketa ofizialak egiteko. Errenta-maila txikia eta errendimendu akademiko ona duten pertsonei ikasteko aukera ematea eta dedikazio esklusiboa erraztea dute helburu.
Bekek kasuan kasuko titulazioa egituratua dagoen ikasturte guztiak hartuko dituzte, oinarri hauetan aipatzen diren berritze baldintzak betez gero eta hamahirugarren atalean ezarritako prozedurari jarraikiz.
1.2. Bekak emateko prozedura norgehiagoka araubideari jarraikiz izapidetuko da, eta, haiek eman eta ordaintzeko, aurrekontu-kreditua egon behar du; hala, eman litezkeen beka guztiak ordaintzeko behar adinako krediturik ez badago, bosgarren atalean ezarritakoari jarraikiz ordainduko dira. Kreditu faltagatik ordaindu ezin diren eskaerak ukatutzat joko dira.
Betebeharrak.
2.1. Onuradun izan daitezke Nafarroako unibertsitateren batean (Iruñeko campusean edo Tuterako campusean) ematen diren titulazioetan unibertsitate-graduko edo unibertsitate-gradu bikoitzeko ikasketa ofizialetako lehen ikasturtean matrikulatzen diren ikasleak.
Betebehar hauek bete behar dituzte:
a) Nafarroako edozein udalerritan erroldatuta egotea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik.
b) Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroletako Ministerioak unibertsitate-ikasketetarako ematen dituen beka orokorretako bat eskatu izana 2025-2026 ikasturterako.
c) 2025. urtean Nafarroako Foru Komunitatean Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren derrigorrezko fasea edo beste autonomia erkidego bateko proba baliokidea gainditu ondoren, unibertsitatera lehen aldiz sartzeko nota 7,5 puntukoa edo hortik gorakoa izatea.
Unibertsitatera sartzeko nota izanen da BBNaren (Batxilergoko batez besteko nota) %60 + FOKaren (fase orokorraren kalifikazioa) %40 formularen arabera kalkulatutakoa, 0tik 10 puntura bitarteko eskalan.
Unibertsitaterako sarbidea Lanbide Heziketako goi mailako ziklo baten bidez egiten bada, heziketa zikloaren batez besteko nota hartuko da kontuan (gehienez 10 puntu).
d) 2025-2026 ikasturtean lehen aldiz matrikula osoa egitea graduko titulu ofizial bat lortzeko ikasketetan, gutxienez 60 kreditutan, aurrez aurreko modalitatean, eta ikasketa horiek Nafarroako unibertsitateren batean –Iruñeko campusean edo Tuterako campusean– irakasten diren titulazioetako batekoak izatea. Titulazio bikoitzen kasuan, titulazio bikoitzaren ikasturte osoa osatzen duten kreditu guztietan matrikulatu beharko dira gutxienez, unibertsitateak proposatutako ikasketa-planaren arabera.
e) 2024. urtean Nafarroako PFEZaren zergadun izatea, errenta aitortzera behartua badago.
f) Laguntza eskatzen duenak, bekaren gaineko ebazpena ematen denean, egunean izan behar ditu Foru Komunitateko Administrazioarekiko zerga betebeharrak.
Dirulaguntza hauen izaera kontuan hartuta, eskatzailea bekaren edo laguntzaren onuradun izan daiteke nahiz eta ez bete Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 e) artikuluan ezartzen diren gainerako betebeharrak.
g) Eskatzaileak independentzia familiarra eta ekonomikoa duela alegatzen badu:
–Bere independentzia familiarra egiaztatzeko, egiaztatu beharko du erroldatuta dagoela gurasoena ez den beste bizileku batean, dela bere jabetzako bizileku batean, dela alokairuan hartutako batean, bakarrik edo beste norbaitekin partekaturik, eta bizileku hori ez dela odol bidezko 4. mailara arteko edo ezkontza bidezko 2. mailara arteko ahaideren batena. Edo, hala badagokio, zurztasun egoeraren egiaztagiria. Gainera, Nafarroako etxebizitzen errentamendu kontratuen erregistroko inskripzioa aurkeztu beharko du.
–Ekonomikoki independentea dela egiaztatzeko, egiaztatu beharko du bere gastuei aurre egiteko baliabide ekonomiko nahikoak dituela (elikadura, jantziak, etxebizitza eta garraioa). Informazio hori Ogasun Departamentuak emandako datuen bidez egiaztatuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, ulertuko da eskatzailea independentea dela familia-unitateko kide bakarra denean.
h) Ez gainditzea errentaren 1. atalasea eta familia-ondarearen atalasea, zeinak ezarrita baitaude Hezkuntzako, Lanbide Heziketako eta Kiroletako Ministerioaren 2025-2026 ikasturterako unibertsitate-ikasketetarako beka orokorren deialdiaren IV. kapituluko 19. eta 20. artikuluetan. Errentaren eta familia-ondarearen zenbatekoak zehazteko balioak IV. kapitulu horretan ezarritakoaren arabera kalkulatuko dira.
2.2. Eskaera aurkeztu ondoren, Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak eskatuta, eta aurreko puntuko c) eta d) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoak jakinaraziko du zein den 2025-2026 ikasturtean eskatzaileak unibertsitatera sartzeko daukan nota, baita nota hori zein urtetan lortu zuen eta sarrera-probaren modalitatea ere. Eskatzaileak Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa beste autonomia erkidego batean gainditu badu, berak frogatu beharko du, agiri bidez, zer nota lortu duen.
Eskatzaileek agiri bidez egiaztatu beharko dute formalizatu dutela graduko edo gradu bikoitzeko ikasketa ofizialak aurrez aurreko modalitatean eta lehenbiziko aldiz egiteko matrikula osoa (matrikularen frogagiria).
Eskaera aurkeztea: epea eta eskatutako dokumentazioa.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina (urriaren 10a).
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies