Berriak eta alertak

Unibertsitateko ikasketetarako bekak 2025-2026

06/10/2025

Laguntza hauek Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirolen Ministerioaren deialdiarekin osagarriak dira

Laguntzak eskatzen ahal dira gradu edo masterreko ikasketetarako eta 25 edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroetarako.
Honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak:

  • Matrikula
  • Egoitza
  • Garraioa
  • Espediente akademikoa
  • Aparteko laguntza
  • Digitalizaziorako laguntza

Dirulaguntza emateko, hartuko dira kontuan baldintza ekonomikoak (familia-errentaren mugak, zerga-betebeharrak betetzea...) zein baldintza akademikoak (matrikulatutako edo gaindituriko kredituak...). Halaber, nahitaezkoa da Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kiroletako Ministerioko beka eskatu izana, 2025-2026 ikasturterako, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Laguntza eskatzeko eta haren jarraipena egiteko, unibertsitateko beken aplikazioa erabiliko da. “Tramitatu” botoia sakatu behar da horretan sartzeko. Sarbidea gaituko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren.

Zalantzarik baduzu, kontsultatu Zure beka, klik batean webgunea.


Zaintzarako epeak:

  • Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies