18/11/2025
250/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken eta laguntzen deialdi orokorra onesten duena, 2025-2026 ikasturterako
Deialdian sartzen diren ikasketak eta ikastetxeak.
1.1. Ikasketak.
Deialdi honen xedea da bekak eta laguntzak ematea derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko goi mailako ikasketak egiteko, Espainiako hezkuntza sistemakoak eta Estatuko lurralde osoan balio dutenak.
Deialdi honetako bekak edo laguntzak honako ikasketa hauetarako eman daitezke:
–Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa-zikloak.
–Batxilergoa.
–Kirol irakaskuntzak.
–Arte irakaskuntza profesionalak.
–Goi mailako arte irakaskuntzak.
–Goi mailako erlijio ikasketak.
–Hizkuntza eskola ofizialetan egindako hizkuntza ikasketak.
Baldintza orokorrak.
2.1. Eskatzaileak.
Derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten ari diren ikasleek eskatzen ahal dituzte deialdi honek arautzen dituen bekak eta laguntzak, baldin eta oinarrietan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte. Ikasleak egin beharko du eskaera.
2.2. Baldintzak.
Eskatzaileak eta familia-unitateko gainerako kide konputagarriek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Nafarroan erroldatuta egotea eta Nafarroan bizitzea 2024ko urtarrilaren 1etik gutxienez, bai eta beka eskatzeko unean ere.
b) 2024. urtean Nafarroako PFEZaren zergadun izatea, errenta aitorpena egitera behartua badago.
c) Beka eta laguntza eskatzaileak bere zerga betebeharrak egunean izan behar ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin.
d) Familia-unitateko kide konputagarri bakar batek ere ez izatea itzultzeke aurreko ikasturteetako beken edo laguntzen zenbatekoak.
e) Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari edo Eusko Jaurlaritzari deialdi orokorrean beka eskatu izana ikasketa berberetarako, 2025-2026 ikasturterako, horretarako baldintzak betetzen direnean, deialdia arautzen duten oinarrien arabera.
Ematen diren beka edo laguntza motak.
Bekak edo laguntzak honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahalko dira:
–Matrikula.
–Hiriarteko garraioa.
–Jantokia.
–Egoitza.
–Laguntza berezia (salbuespenezko kasuetan baino ez; ikus 6.2.6 oinarria).
–Ikasketa-espedientea (6.2.7 oinarrian jasotako kasuetan soilik).
Aurkeztu beharreko agiriak eta epeak
Eskaera hilabeteko epean aurkeztu beharko da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita (abenduaren 19a)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies