Berriak eta alertak

Unibertsitateko tituludunak prestatzeko bi beka, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan destinoa dutenak.

15/12/2025

68/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, unibertsitateko tituludunentzako bi prestakuntza bekaren deialdia egiten duena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko.

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak bi prestakuntza bekaren deialdia egin nahi du unibertsitateko tituludunentzat, dokumentuen eta artxiboen kudeaketa arlorako.

Aipatu beken deialdia egin eta beka horiek emanez, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak bi helburu erdietsi nahi ditu: alde batetik, hobeki betetzea ordenamendu juridikoak –zehatzago, Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak– departamentu eskudunari artxiboen arloan esleitutako eginkizunak; eta, bestetik, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuaren bitartez, artxiboen eta dokumentu-ondarearen arloan egiten den lanaren ezagutza teoriko eta praktiko hobea eta zuzenagoa lor dezaten.

Beken deialdia egin eta beka horiek emateko, oinarri arautzaileetan aurreikusita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua eta, osagarri gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Beka bakoitzaren zuzkidura ekonomikoa ezartzeko, jarraitu zaio Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 30eko 53/2020 Foru Aginduan xedatutakoari, foru agindu horren bidez eguneratu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza beken zuzkidura ekonomikoa.

Bekadunek 1.350 euro gordin jasoko dituzte hilean, bekak irauten duen denbora osoan. Indarreko araudiaren arabera nahitaezkoa denean, zenbateko horretatik atxikiko dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako atxikipena eta bekadunaren kotizazioari dagokiona.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies