09/12/2025
797/2025 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdi bat onesten baita desgaitasunari lotutako hezkuntza premia bereziak dituzten eskola adineko seme-alaben (3 eta 21 urte bitartekoak) familientzat, laguntza izan dezaten 2025-2026 ikasturteko eguberrietako eta 2026ko Aste Santuko eta udako eskola oporraldietan hezkuntza jardueretan izena emateagatik eta parte hartzeagatik sortzen zaizkien gastuak ordaintzeko
Laguntzaren xedea.
Deialdi honen xedea da seme-alabak eskola adinean dituzten familiei laguntza ekonomikoak ematea laguntza izan dezaten 2025-2026 ikasturteko eguberrietako eta 2026ko Aste Santuko eta udako eskola oporraldietan hezkuntza jardueretan izena emateagatik sortzen zaizkien gastuak ordaintzeko, izan administrazio publikoek antolatuak, izan irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek antolatuak.
Onuradunek bete beharreko baldintzak.
–Hiru eta hogeita bat urte bitarteko ikasleak izatea (urteak 2026ko abenduaren 31rako beteak izan behar dituzte) eta eskolaturik egotea.
–Desgaitasunaren egiaztagiria izatea edo EDUCAn erroldatua egotea hezkuntza premia bereziak izateagatik (desgaitasunari lotutako ardatzarekin), edo hori berresteko edo baztertzeko prozesu diagnostiko batean egotea.
–Eskaera egiten den egunean helbidea Nafarroan izatea. Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan, beka eskuratu ahal izateko, egoitza Espainian izan beharko dute, bat etorriz Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Legean ezarritakoarekin, abenduaren 22ko 8/2000 Lege Organikoak onetsitako testu berriaren arabera.
–Horretarako prestakuntza duen profesional batek adierazi izana komeni dela ikaslea eskola oporraldietako hezkuntza jarduerara joatea.
–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean ere ez egotea.
Hirugarren oinarria.–Irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakunde pribatuen betebeharrak.
Hezkuntza jarduera bat irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatu batek antolatzen duela jotzeko, beharrezkoa izanen da erakundea edo elkartea horretarako dagoen erregistroan izena emanda egotea.
Hezkuntza jardueratzat hartzeko baldintzak eta baztertzeko irizpideak.
Desgaitasunari lotutako hezkuntza premia bereziak dauzkaten pertsonen garapen osoa errazten duten jarduerak hartuko dira hezkuntza jardueratzat, eta beren ezaugarri nagusia izanen da pertsona horien autonomia, bizi kalitatea eta gizarte inklusioa hobetzea.
Kasu guztietan justifikatu beharko da, deialdi honetan aipatzen diren dokumentuen bidez.
Kanpoan gelditzen dira, espresuki:
–Banakako tratamendu hauek: logopedia, psikoterapia, psikomotrizitatea, fisioterapia, optometria edo eskolaz kanpoko beste tratamendu batzuk.
Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak oporraldi bakoitzerako ezarritako epeetan aurkeztu beharko dira:
–2026ko urtarrilaren 12tik 23ra, 2025-2026 ikasturteko eguberrietako eskola oporraldian eginiko jardueretarako.
–2026ko apirilaren 13tik 24ra, 2026ko Aste Santuko eskola oporraldian eginiko jardueretarako.
–2026ko abuztuaren 18tik irailaren 18ra, 2026ko udako eskola oporraldian eginiko jardueretarako.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies