02/01/2026
216E/2025 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, dirulaguntzak emateko aisialdiko monitore edo zuzendari izateko ikastaroak egiten dituzten gazteei, baldin eta ikastaroak Nafarroako Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako aisialdiko hezkuntza-eskolek ematen badituzte
Xedea.
Deialdi honen xedea da aisialdiko monitore edo zuzendari izateko ikastaroak egiten dituztenei laguntza ekonomikoak emateko araubidea ezartzea. Ikastaro horiek Nafarroako Gazteriaren Institutuak (aurrerantzean, NGI) ziurtatzen ditu eta NGIk ofizialki onartutako aisialdiko hezkuntza-eskolek (aurrerantzean, AHE) antolatuak eta emanak izan behar dute.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoaren arabera, laguntza hauek banakako ebaluazioko araubideari jarraikiz emanen dira.
Laguntzak eskatu ahal izateko, ikastaroek deialdian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, eta haien zati teorikoak 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte beharko du bukatuta egon.
Aisialdiko monitore izateko ikastaroen kasuan, zati teorikoa osatuko dute MF1866_2, MF1867_2 eta MF1868_2 prestakuntza moduluetan jasotako edukiek, hala ezartzen baitu urriaren 31ko 1537/2011 Errege Dekretuak. Izan ere, dekretu horren bidez Gizarte eta Kultur eta Komunitatearentzako Zerbitzuak izeneko lanbide arloko bi profesionaltasun-ziurtagiri ezartzen dira, profesionaltasun-ziurtagirien Errepertorio Nazionalean jasoak.
Aisialdiko zuzendari izateko ikastaroen kasuan, zati teorikoa osatuko dute MF1869_3, MF1867_2, MF1868_2 eta MF1870_3 prestakuntza moduluetan jasotako edukiek, hala ezartzen baitu azaroaren 18ko 1697/2011 Errege Dekretuak. Izan ere, dekretu horren bidez Gizarte eta Kultur eta Komunitatearentzako Zerbitzuak izeneko lanbide arloko bost profesionaltasun-ziurtagiri ezartzen dira, profesionaltasun-ziurtagirien Errepertorio Nazionalean jasoak.
Onuradunak.
Deialdi honetako dirulaguntzak eskatzen ahalko dituzte NGIren onarpen ofiziala duten AHEek antolatutako eta emandako eta NGIk ziurtatutako aisialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiten dituztenek, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Nafarroan bizitzea eskaera aurkezten den unean.
b) Laguntza eskatzen den unean 31 urte beteak ez izatea.
c) Aisialdiko monitore edo zuzendari izateko ikastaro bat hasirik izatea. Ikastaroek NGIk ofizialki onartutako AHEek antolatuak eta emanak eta NGIk ziurtatutakoak izan behar dute, eta haien zati teorikoak 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte beharko du bukatuta egon.
d) Matrikularen zenbatekoa ordainduta izatea.
e) Nafarroako Foru Ogasunarekiko zerga betebeharrak, bai eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak ere, kitatuak izatea.
Eskatzaile bakoitzari behin bakarrik emanen zaio dirulaguntza aisialdiko monitore izateko ikastarorako, eta behin bakarrik aisialdiko zuzendari izateko ikastarorako.
Eskaerak noiz eta non aurkeztu.
Eskaerak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2026ko urriaren 31ra arte aurkezten ahalko dira, kreditu erabilgarria baldin badago.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies