20/01/2026
548E/2025 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, "Bizitegien sektorea deskarbonizatzeko laguntzak (2026-2027)" izeneko dirulaguntzaren deialdia onesten duena.
Xedea.
Eraikinen energia-efizientziari buruzko 2024ko apirilaren 24ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2024/1275 (EB) Zuzentaraua (testu bategina), emisioak murrizteko helburu batzuk ezarri ditu.
Bizitegi-eraikinen kasuan, lehen mailako energiaren kontsumoa gutxienez %16 murriztuko dela bermatu beharko da 2030erako, eta %20-22, 2035erako. 2030erako, efizientzia txikieneko bizitegi-eraikinen %16 berritu beharko dira, eta %26, 2033rako, energia-efizientziako gutxieneko baldintzak bete ditzaten.
Laguntza deialdi honen helburua da deskribatutako helburuak lortzen laguntzea, erregai fosilak erabiltzen dituzten instalazio termikoen ordez energia berriztagarriko instalazio termikoak ezarrita.
Onuradunak.
1. Subjektu hauek jasotzen ahalko dute dirulaguntza:
a) Pertsona fisikoak. Espainiako nazionalitatea izan beharko dute, edo Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estaturen batekoa edo Suitzakoa. Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan, Espainian izan beharko dute legezko bizilekua.
b) Jabeen erkidegoak, Jabetza Horizontalaren uztailaren 21eko 49/1960 Legeak araututakoak.
c) Pertsona fisikoen taldeak.
d) Etxebizitzen kooperatibak.
Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
Eskaerak aurkezteko epea lau hilabetekoa izanen da. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta bukatuko da, epea mugara iristen den hilaren barnean, argitaratze-egunaren zenbaki bera duen egunean (maiatzaren 19a)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies