Berriak eta alertak

Bekak Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko dira, lanbide arlo hauetako goi mailako teknikari titulua dutenentzat

20/01/2026

1033/2025 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita graduatu ondoko bi beka emateko deialdia. Bekak Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko dira, lanbide arlo hauetako goi mailako teknikari titulua dutenentzat: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia, Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, Kimika eta Ingurumen Osasuna, Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa, Elikagai-industriako Prozesuak eta Kalitatea, Mahastizaintza eta Ardogintza, edo horietako baten baliokidetzat hartutako beste titulu bat.

Xedea.

Deialdi honen xedea da, norgehiagokako araubideari jarraikiz, bi prestakuntza beka ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalean aritzeko, arlo hauetako goi mailako teknikari titulua dutenentzat: Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia, Laborategi Kliniko eta Biomedikoa, Kimika eta Ingurumen Osasuna, Anatomia Patologiko eta Zitodiagnostikoa, Elikagai-industriako Prozesuak eta Kalitatea, Mahastizaintza eta Ardogintza, edo horietako baten baliokidetzat hartutako beste titulu bat. Bekadunak animalien osasunarekin eta landareen biologiarekin lotutako lanak eginen ditu.

Iraupena.

Bekek 12 hilabete arte iraunen dute, 2025eko abenduaren 1etik 2026ko azaroaren 30era bitarte. Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalak eskatuz gero, beka luza daiteke, epe berdinetarako, hiru urte egin arte gehienez, hasierako epea eta luzapenak kontuan izanda. Luzapenerako baldintza izanen da aurrekontuetan horretarako kreditu erabilgarri nahikoa egotea.

Zenbatekoa.

Beka bakoitzak 11.564,16 euroko zuzkidura izanen du urtean. Hilero 900 euro ordainduko dira, edo dagokion zati proportzionala, gehi 63,68 euro hilabetero, Gizarte Segurantzaren kontzeptuan. Urteko kotizazioa egiteko, Enpleguaren eta Gizarte Segurantzaren indarreko aginduari jarraikiko zaio, non garatzen baitira Gizarte Segurantzaren kotizazioaren gaineko legezko arauak. Gastu hori "Bekak" izeneko 700000-70110-4809-411103 partidaren kontura eginen da.

Diru kopuru horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

Onuradunari ematen zaion dirua ez da inolaz ere soldata edo lansaritzat hartuko, laguntza ekonomiko publikotzat baizik.

Eskaerak aurkeztea.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunean aurkeztuko dira eskaerak (otsailaren 11a).

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies