Berriak eta alertak

BERRIKUNTZA ZAINKETETAN - Doako prestakuntza

21/01/2026

VidAAtik, Campus By Idearekin batera, #CuidacionEnCasa programaren bidez, zuekin harremanetan jartzen gara zaintzaileei eta, oro har, herritarrei zuzendutako doako prestakuntza baten berri emateko, etxeko zainketen berrikuntzan oinarritua.

"Berrikuntza zainketetan" prestakuntzak lau hitzaldi praktiko ditu, nutrizioko, erizaintzako eta neurorrehabilitazioko profesionalek emanak, eta eguneroko zaintzarako funtsezko edukiak jorratzen ditu:

  • Osasuntsu jatea, ondo jatea... berritu sukaldean - Urtarrilak 21
  • Errehabilitazio kognitiboko oinarrizko ariketak - Urtarrilak 28
  • Erizaintzako zainketak: berrikuntza sendaketetan, tratamenduetan eta medikazioaren kudeaketan - Otsailak 4
  • Prebentzioa eta berrikuntza etxeko jokabide-asaldurak maneiatzean - Otsailak 11

Tokia: Allo, Zahartze Aktiborako Zentro Balioaniztuna
Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara
Nahitaez inskribatu behar da

Izen ematea: PRESTAKUNTZA ZAINKETETAN: Bete formularioa
Kontaktua: vidaas@nasertic.es | 689 58 27 16

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies