Berriak eta alertak

5.000 biztanle arteko udalerrietan negozioak eskualdatzeko gastuetarako dirulaguntza

23/01/2026

1246E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena: "4051-Langile autonomoentzako dirulaguntzak, Nafarroako 5.000 biztanle arteko udalerrietan kokatutako negozioen eskualdatzeengatik ordaindutako gastuak estaltzeko"

Xedea.

Dirulaguntza hauen xedea da erreleboa aurkitzeko zailtasunak dituzten negozioen jarraitutasuna erraztea, bai eta 2026an lan autonomoa edo norbere kontura lan egiteko aukera sustatzea eta bultzatzea ere.

Jarduketa diruz lagungarriak.

1. Diruz lagungarriak izanen dira Nafarroako 5.000 biztanle arteko herrietan kokatutako negozioen eskualdatzeengatik ordaindutako gastuak, baldin eta negozioek gutxienez ere bost urteko antzinatasuna badute eta Lan Zerbitzuaren negozioen erreleborako poltsan inskribatuta badaude (www.navarraemprende.com), eta negozioak eskualdatzeko kontratuak 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean sinatu badira (bi egunak barne).

2. Kanpo geldituko dira negozio digitalak eta nekazaritza zein abeltzaintza sektoreko ekoizpen primarioko negozioen eskualdatzeak, baldin eta eskualdatzen duen pertsonaren eta erosten duen pertsonaren artean bigarren mailara arteko odol ahaidetasun edo ezkontza ahaidetasunezko harremana badago.

3. Diruz lagungarriak izanen dira honako gastu hauek, baldin eta 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean sortu eta benetan ordaindutakoak badira, eta negozioa eskualdatzeari egozten ahal bazaizkio:

a) Negozioa eskualdatzeko behar bezala formalizatutako akordioan ezarritako prezioa.

b) Notario eta erregistro gastuak.

c) Aholkularitza juridikoko edo finantzarioko gastuak.

d) Peritu gastuak.

e) Negozio lokalaren alokairu gastuak, edo negoziorako beharrezkoak diren ekoizpen bitartekoak, 24 hilabetera arte gehienez.

f) Negozioa eskualdatzearen ondoriozko beste gastu batzuk.

Onuradunak.

1. Dirulaguntzaren onuradun izanen dira norberaren kontura egiten den enpresa jarduera baten titularraren ondorengotza hartzen duten langile autonomoak, fisikoak zein sozietarioak, dirulaguntza eskatzeko unean baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Negozioa eskualdatzeko kontratua sinatzen denean Lan Zerbitzuaren negozioen erreleborako poltsan inskribatuta egotea.

b) Negozioek bost urteko antzinatasuna izan behar dute gutxienez ere.

c) Negozioek komunitatearentzat irisgarria den kokaleku fisiko bat izan behar dute, sozietatearen izenarekin edo enpresaren izen komertzialarekin behar bezala errotulatuta.

d) Pertsonen eta salgaien garraiorako negozioen kasuan, nahikoa izanen da bitartekoa existitzen dela eta harekiko lotura dagoela egiaztatzea.

e) Negozioa benetan eskualdatzeko kontratua 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitarte formalizatzea.

f) Ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda egotea, jarduera ekonomikoa non eginen den, herri horretan, edo nekazaritza jardueren kasuan, Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanda egotea, uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuarekin bat.

g) Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide berezian edo dagokion lanbide elkargoaren mutualitatean alta emanda egotea.

h) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluek onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean ere. Erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da egoera hori.

2. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela eta oinarri hauetako 4.1 atalean eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko, dirulaguntzaren eskaera aurkezteak berekin dakar Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuari baimena ematea inguruabar horiek egiaztatzen dituzten datuak kontsultatzeko. Interesdunak horri berariaz uko egiten badio eskaeran, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako inguruabarrak egiaztatzeko agiriak.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, eskualdatzeak indarra hartu eta hurrengo egunetik hasita, betiere ordurako deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu bada. Bestela, epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies