Berriak eta alertak

Langile autonomoak lehen aldiz kontratatzeko dirulaguntza

27/01/2026

6232E/2025 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bitartez langile autonomo batek besteren konturako langile bat lehen aldiz kontratatzeko Hazkunde Autonomorako dirulaguntzen 2026rako deialdia onartzen baita

Xedea eta jarduketa eremua.

Oinarri hauen xedea da hazkunde autonomoko 2026rako dirulaguntzak emateko baldintzak eta eskakizunak arautzea, langile autonomo batek besteren konturako langile bat lehen aldiz kontratatuta. Jarduketa eremua Nafarroako Foru Komunitatea da.

Onuradunak.

Dirulaguntzaren onuradun izan daitezke Enplegu Zerbitzu Publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dagoen langabe batekin lan-kontratu mugagabea sinatzen duten langile autonomoak edo norberaren konturako langileak, baldin eta kontratazioaren unean edo aurreko 12 hilabeteetan beren kargura kontratatutako pertsonarik izan ez badute.

Jarduketa diruz lagungarriak.

3.1. Diruz lagunduko dira 2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte izenpetutako kontratu mugagabeak, lan-arloko legeriaren arabera, baldintza hauekin:

–Nafarroako Foru Komunitateko lantokiei atxikitako lanpostua.

–Urteko ordainsari gordinak lanbide arteko gutxieneko soldata bezainbestekoa edo hortik gorakoa izan behar du, aparteko ordainsariak barne hartuta.

–Lanaldi osokoa edo lanaldi partzialekoa, lanaldi osoko langile baten lanaldiaren % 50 gutxienez, urteko zenbaketan konparagarria.

3.2. Deialdi honetatik kanpo daude:

–Kontratu mugagabeak edo kontratu mugagabe bihurtzea, zehapen-prozedurak hastearen ondorioz.

–Aldizkako kontratu finkoak eta obra bati atxikitako kontratu mugagabeak.

Kontratatzen diren pertsonek bete beharreko baldintzak.

4.1. Kontratatutako pertsonek langabezian eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon beharko dute enplegu-zerbitzu publikoetan kontratua hasten den egunean.

4.2. Kontratatutako pertsonak ez dira izaten ahalko langile autonomoaren ezkontide, aurreko ahaide, ondorengo edo bigarren mailarainoko odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko gainerako ahaide.

Aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratu harremana hasi eta hurrengo egunetik hasita, baldin eta deialdia data horretan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu bada. Bestela, epea hilabetekoa izanen da argitaratu eta biharamunetik hasita.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies