Berriak eta alertak

Nafar emigratzaileak eta haien senideak Nafarroara itzultzeko laguntzak 2026

29/01/2026

143E/2025 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, onesten duena "Emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzera bideratutako laguntzak, banakako ebaluazio araubidekoak" dirulaguntza emateko 2026ko deialdia

Xedea.

Deialdi honen xedea da finkatzea Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak itzuli nahi duten emigrante nafarrei eta haien familiartekoei ematen dizkien laguntzak emateko araubidea, baldin eta oinarri hauetan zehaztutako atalaseen pareko edo hortik beherako errentak badituzte.

Onuradunak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak izaten ahal dira laguntzen onuradun (direla norbanakoak, direla familia-unitateko gainerako kideekin batera heldu direnak):

–Espainiako nazionalitatea izatea eta Nafarroan jaioa edo Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izatea edo, Estatuko legeei jarraikiz, espainiar gisa inskribatutako nafar jatorrikoen seme edo alaba izatea.

–Atzerritik Nafarroako edozein udalerritara itzultzea edo itzultzeko asmoa izatea, zuzeneko bidaian, denbora-muga honen barruan:

  • 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra.

–50.000 eurotik gorako ondasun higiezinik ez izatea, itzuli ondoren bizi den edo bizi nahi duen etxebizitzaz bestelakoak.

–Laguntza eskatzen duena onuraduna izan ez izana Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emigrante nafarrak eta haien familiartekoak Nafarroara itzultzea errazteko deitutako laguntzen aurreko urteetan.

–Itzuleraren egunetik kontatzen hasita, atzerrian legez gutxienez urtebetez bizi izana, jada Nafarroara itzulita daudenen kasuan, edo itzuli nahi duten pertsonen kasuan atzerrian bizitzen gutxienez urtebete eramatea laguntzaren eskaera egin zen egunetik kontatzen hasita.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan adierazitako debeku-egoeretan ez egotea.

Deialdi honen ondorioetarako, ez dira atzerrian bizi izandako denboratzat hartuko atzerrian egindako egonaldi laburrak, ikasle-mugikortasunagatik, kanpamentuengatik, oporrengatik, turismoagatik edo antzeko beste egonaldi ludiko batzuengatik egindakoak. Era berean, ez dira lanalditzat hartuko atzerrian egindako ikasketekin lotutako praktikak, edo boluntario gisa emandako zerbitzuak edo ordainsari ekonomikorik ez dakarren beste edozein.

Eskaerak eta agiriak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea honako hau izanen da: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2026ko urriaren 31ra arte (egun hori barne).

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies