09/02/2026
905/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita hezkuntza bereziko bekak eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako laguntzak emateko 2025-2026 ikasturtean
Onuradunak.
Hezkuntza bereziko bekak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Derrigorrezkoaren Ondoko Hezkuntzan. Honako hauetan matrikulatutako ikasleak:
–Hezkuntza bereziko ikastetxeak.
–Egitura espezifikoak.
–Curriculum bereziko unitateak (CBU).
–Lanbide Heziketa Bereziko zikloak (LHBZ).
–Oinarrizko Lanbide Heziketa Espezifikoa (OLHE).
Bekak honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira:
–Jantokia.
–Garraioa.
–Bizitokia.
Beka lortu nahi duten ikasleek ezin izanen dute laguntzarik eskatu, honako hauek izan ezik:
–Haur Hezkuntzako ikasleak, psikomotrizitaterako.
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, baldin eta komunikazioaren eta hizkuntzaren nahasmendu larria badute eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan eskolatuak badaude, honako egitura hauetako batean: curriculum bereziko unitatea (CBU) edo egitura espezifikoak. Oinarrizko Lanbide Heziketa Espezifikoa (OLHE).
Onuradunek bete beharreko baldintzak.
1. Eskatzen diren baldintzak betez gero, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren 2025-2026 ikasturterako beka eskatu beharko da aurretik. Baldintza horiek betetzen ez badira, edo beka horien epean salbuespenezko inguruabarrengatik betetzen ez badira, eskatzaileak beka eskatu ez izanaren arrazoia adieraziko du. Horretarako, deialdi honetako V. eranskina beteko du, eta arrazoi hori behar bezala justifikatuko, batzorde teknikoak baloratu dezan.
2. Beka hauek eskatzeko, lehenengo oinarrian aipatutako baldintzak bete beharko dira eta eskaera egiten den egunean helbidea Nafarroan izan beharko da. Europar Batasunetik kanpoko atzerritarren kasuan, beka eskuratu ahal izateko, egoitza Espainian izan beharko dute, bat etorriz Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Legean ezarritakoarekin, abenduaren 22ko 8/2000 Lege Organikoak onetsitako testu berriaren arabera.
3. Adinari buruzko baldintzak: ikasleek 3 eta 21 urte bitarteko adina izan beharko dute 2025eko abenduaren 31n.
4. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira, bakar-bakarrik, atal honetan adierazitako kontzeptuetan 2025eko irailetik 2026ko ekainera egindako gastuak.
Onuradun izateko baldintza ekonomikoak.
1. Laguntza jaso dezakete 2024. urtean familiaren per capita errenta 18.000 euro baino handiagoa izan ez duten familia-unitateetako kideek, edo 2024. urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztera behartuak egon ez direnek. Per capita errenta kalkulatzeko, familia-unitateko kideen errenta aitorpenen zerga oinarriak batuko dira, eta, hala badagokio, epailearen erabakiz ezkontidearen alde ordaindutako konpentsazio pentsioak deskontatuko dira (errenta aitorpenaren 507 eta 8841 laukien batura eta 511 laukia kenduta). Hori guztia familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz zatituko da.
2. Baldintza hori ez da eskatuko Hezkuntza Bereziko ikastetxeetarako eskola garraioaren beken kasuan.
3. Eskaera aurkezten den egunerako, 2024. urteko diru-sarrera aitortuak asko murriztu badira, familia-unitatean errentak jasotzen dituzten kideetako bat hil delako edo lanerako ezintasun nahiz langabezia egoeran dagoelako, eskatzaileak hori espresuki adieraziko du eskaerari erantsitako orri batean eta, harekin batera, egoera berria frogatzen duten agiriak aurkeztuko ditu, deialdia ebazteko izendatutako batzorde teknikoak baloratu ahal izateko.
Bekak. Gehieneko zenbatekoak.
1. Aurreko baldintzak betez gero, hezkuntza bereziko bekak ematen ahalko dira, kontzeptu hauengatik eta gehieneko diru kopuru hauek gainditu gabe:
a) Jantokia: 700 euro gehienez.
b) Garraioa: 2.500 euro gehienez.
Eskola autobusa edo zerbitzu erregularreko garraioa erabiltzen direnean, zerbitzu hori erabiltzean sortutako benetako gastuaren arabera zehaztuko da zenbatekoa.
Eskualdeko hiri-garraioa/hiri eta hiriarteko garraioa (billabesa) erabiltzen denean, gastuaren arabera zehaztuko da.
Gainerako kasuetan, honela kalkulatuko da: udalerrien arteko distantzia (km), bider distantzia hori egunero egin beharreko aldien kopurua (joan-etorria), bider ikastetxera joandako egunen kopurua (175 eskola egun, gehienez ere), bider 0,36 euro (km-aren kostua).
Garraiobidea ibilgailu partikularra bada eta bi eskatzailek edo gehiagok partekatzen badute, gasturako beka eskatzaile horien artean banatuko da.
c) Egoitza: 1.800 euro gehienez ere, baldin eta 30 kilometro baino gehiago badaude familiaren etxetik ikastetxera. Laguntza hori eta jantokiko beka bateraezinak dira.
Eskaerak
skaera aurkezteko 20 egun balioduneko epea izanen da kasu guztietan, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta epe hori ezin izanen da luzatu (martxoaren 9a).
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies