19/02/2026
4235E/2025 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita prestakuntza-beka bat emateko Zuzenbideko gradudunei, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuan aritzeko
Xedea.
Deialdi honen xedea da prestakuntza beka bat ematea, norgehiagokako araubidean, Zuzenbideko graduko unibertsitateko tituludunentzat, Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuan aritzeko.
Bekaren helburua da haren onuradunaren prestakuntza sustatzea, zuzeneko ezagutza praktikoa lor dezan zerbitzu horretan egiten den lanari buruz.
Iraupena.
Hasiera batean, bekak 10 hilabeteko iraupena izanen du. Hasiko da 2026ko martxoaren 1ean edo, data hori baino beranduagokoa bada beka emateko ebazpena, ebazpenean adierazten den egunean, eta 2026ko abenduaren 31n bukatuko da.
Beka urtez urte luzatzen ahalko da, Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez, gehienez ere hiru urtera arte, guztira, hasierako aldiaren eta luzapenen artean. Luzapenerako baldintza izanen da aurrekontuetan horretarako kreditu erabilgarri nahikoa egotea.
Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.
Bekak 1.200 euro gordineko zuzkidura izanen du hilean, eta zenbateko horretatik dagokion Gizarte Segurantzako kuota deskontatuko da. Orobat, ordaintzen den diruari pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion konturako atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.
Ordaindu beharreko zenbatekoa hilero ordainduko da, hilabetea amaitutakoan.
Beken onuradunei ordaintzen zaien dirua ez da inolaz ere soldata edo lansaritzat hartuko, laguntza ekonomiko publikotzat baizik.
Eskabideak aurkeztea.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (martxoaren 6a)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies