27/02/2026
187/2026 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Gaietarako, Unibertsitateko Bizitzako eta Konpromiso Sozialeko errektoreordeak emana. Haren bidez, 2026ko "Santander Bekak | Excelencia 360.º" programaren baitan beka bat emateko deialdia egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleentzat, eta baimena ematen da horretarako gastua egiteko
Partaideak eta bete beharreko baldintzak.
Programa honen onuradun izaten ahalko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2025-2026 ikasturtean graduko ikasketa ofizialetan matrikulatutako ikasleak, baldin eta honako hiru baldintza hauek betetzen badituzte:
1) Unibertsitateko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren kredituen %75 gutxienez gaindituta izatea 2024-2025 ikasturtea amaitzean.
2) Espediente akademikoan gutxienez 8,50 puntuko batez besteko nota lortu izana, 3. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz. 2024-2025 ikasturtera arte lortutako kalifikazioak bakarrik hartuko dira kontuan (ikasturte hori barne).
3) Unibertsitate zabalpeneko gutxienez bi jarduera egin izana 2024-2025 ikasturtea amaitu aurretik. Jarduera jakin horiek ebazpen honetan daude jasoak: 2155/2022 Ebazpena, 2022ko azaroaren 3koa, zeinaren bidez eguneratzen baita graduko ikasleen espedienteetan kredituen balioa aitor dakiekeen unibertsitate zabalpeneko jardueren zerrenda: https://www2.unavarra.es/gesadj/sede/tablon-electronico/estudiantes/RESOLUCION_2155_2022_ACTI_EXTENSION_UNIVERSITARIA.pdf Ebazpen horretan akatsak atzeman ziren, eta 2024ko irailaren 18ko 2186/2024 Ebazpenaren bidez zuzendu ziren (https://www2.unavarra.es/gesadj/sede/tablon-electronico/estudiantes/resoluc_2186_2024.pdf).
Ikasketa ofizialen programa bateratuetan (gradu bikoitzak) matrikulatutako ikasleen kasuan, batez besteko notaren eta kredituen portzentajea kalkulatzeko, ikasketa bateratuen programaren barnean gainditutako kreditu guztien gainean eginen da kalkulua, eta ez programa osatzen duten titulazio bakoitzean gainditutakoen gainean.
Bekaren zenbatekoa.
Bekaren zenbatekoa 12.000 eurokoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2026ko gastuen aurrekontuko 30.52.00A/0540/480.02 partidaren kargura finantzatuko da ("Ikasleen matrikularako bekak eta laguntzak"; espediente zenbakia: 2026/0000225).
Programaren xede den beka jasotzea bateragarria izanen da programa honen xede den bekaren izaera bereko edo desberdineko beste laguntza-mota batzuk jasotzearekin, laguntza horien jatorria edozein dela ere (publikoa edo pribatua).
Eskaerak aurkezteko forma eta epea.
Bekarako eskaera aurkezteko, ezinbestekoa izanen da programan izena ematea horretarako sortutako web-esteka honetan:
https://www.santanderopenacademy.com/
Izena ematen duten ikasleak identifikatzeko zailtasunak saihesteko, garrantzitsua da izena ematen duten unean NUPeko kudeaketa akademikoko sisteman identifikatzeko dauden datu pertsonal berberak erabili ditzatela ikasleek (izen-abizenak, NANa, AIZa, pasaportea).
Eskabideak aurretik aipatutako estekaren bidez emanen dira, eta horiek aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunean hasi, eta 2026ko maiatzaren 7an bukatuko da.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies