02/03/2026
4E/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Nekazaritza-ustiategiekin lotutako landa dibertsifikaziorako inbertsioetarako laguntzaren" 2026ko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, Nafarroarako 2023-2027 NPEPEren barruan eta 6864 esku-hartzearen esparruan (Inbertsioak landa dibertsifikazioan)
Xedea, aplikazio-eremua eta helburua.
1. Oinarri hauen xedea da arautzea nola eman "Nekazaritza-ustiategiekin lotutako landa dibertsifikaziorako inbertsioetarako laguntza", Nafarroarako 2023-2027 NPEPEren 6864 esku-hartzearen esparruan (Inbertsioak landa dibertsifikazioan), aplikatuz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 73. artikulua (artikulu hori inbertsioei buruzkoa da) eta Batzordearen abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa. (2023ko L 2831 EBAO, abenduaren 15ekoa).
2. 6864 esku-hartzeak (Inbertsioak landa dibertsifikazioan) helburu hauek ditu: nekazari gazteak eta beste nekazari berri batzuk erakartzea eta laguntzea; enpresa-garapen jasangarria erraztea landa eremuetan; enplegua, hazkundea eta genero-berdintasuna sustatzea, emakumeek nekazaritzan parte hartzea barne; landa eremuetako gizarte-inklusioa eta tokiko garapena, besteak beste, bioekonomia zirkularra eta basogintza jasangarria.
Aurreikusitako proiektu motak.
1. Dirulaguntza jasotzeko, proiektuen xedea izan behar da nekazaritzaz bestelako ekoizte-jarduerak garatzea, hau da, honelakoak ekoiztea: saltzeko diren edo merkaturatzen ahal diren ondasun eta/edo zerbitzu pribatuak, edo titulartasun pribatuko ondasunen balioa handitzen dutenak.
2. Diruz lagundutako proiektuak ahalbidetu behar du proposatutako jardueraren funtzionamendu osoa, eta, beraz, ez dira diruz lagunduko zatitutako edo faseka egindako proiektuak, zati edo faseek modu independentean funtzionatu ezin badute. Dirulaguntzaren xedeko proiektua proiektu handiago baten zatia bada, dirulaguntza jasotzeko baldintza izanen da berezko entitatea eta izaera finalista izatea, modu independentean eta bera bakarrik hartuta.
3. Dibertsifikazio proiektuek arlo hauetako batekoak izan behar dute:
a) Ingeniaritzako, arkitekturako, aholkularitzako edo albaitaritzako zerbitzu profesionalak, teknikoak edo bestelakoak.
b) Informazioaren teknologiei, informatikari edo bestelakoei lotutako jarduerak.
c) Jarduera artistikoak eta/edo artisautzakoak garatzea.
d) Gizarte zerbitzuak ematea.
e) Nekazaritzaz bestelako jardueretarako lantegiak, industriak, lokalak edo instalazioak ezartzea.
f) Produktuak eraldatzea eta merkaturatzea, ondoriozko produktua Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean agertzen ez bada.
g) Edozein sektore ekonomikotarako zerbitzuak ematea, nekazaritza eta basogintza barne, edo landa eremuko populaziorako zerbitzuak.
Nekazaritzarako eta basogintzarako zerbitzutzat hartzen dira nekazaritza- eta basogintza-lanen zerbitzu osagarriak (produktuen hornidura, aholkularitza, makineriaren mantentze-lanak, etab.), baldin eta froga badaiteke ez direla Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren I. eranskinean jasotako produktuak lortzeko prestaketa-lanak.
h) Bioekonomia zirkularreko jarduerak.
i) Nekazaritza-turismoko eta landa-turismoko jarduerak. Jarduera horietarako, eraikinetan egiten diren inbertsioak erabili beharko dira, bakar-bakarrik, lehendik dauden eraikinak birgaitzeko eta eraberritzeko. Ez dira diruz lagunduko eraikin berriak, laguntza eskatu aurretik existitzen ez zirenak.
Ustiategietako bisitak, erakusketa-lantegiak eta antzekoak eskaintzen dituzten jardueren kasuan, elkarteekin, ikastetxeekin eta abarrekin egindako hitzarmenak edo konpromisoak aurkeztu beharko dira, etorkizuneko jarduera ziurtatzen dutenak.
j) Lurraldeko garapen ekonomikoarekin lotutako beste jarduera batzuk (ez dira diruz lagunduko farmaziak, finantza-erakundeak, loteria-administrazioak, estankoak, joko-aretoak eta apustu-etxeak).
Laguntzaren onuradunak.
Honako hauek izaten ahal dira laguntza hauen onuradunak:
a) Pertsona fisikoen kasuan:
i. Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazari profesionalak.
II. Aurreko atalean sartutako pertsonen lehen mailako ahaideak.
b) Pertsona juridikoak:
i. Nekazaritzako mikroenpresak edo enpresa txikiak.
ii. Nekazaritza-elikagaien mikroenpresak edo enpresa txikiak.
Gastu diruz lagungarriak.
1. Gastu diruz lagungarriak:
a) Ondasun higiezinak eskuratzea (diruz laguntzen ahal den gastu osoaren %25 gehienez).
b) Ondasun higiezinak eraikitzea edo hobetzea: premia berrietara egokitzeko inbertsioak, ez konponketa hutsak edo mantentze-lanak.
c) Ekipo-ondasunen zuzkidura: makina eta ekipo berriak, ekipo informatikoak, erremintak eta altzariak erostea eta instalatzea, eta garraiorako edo banaketarako egokitzapenak.
d) Kostu orokorrak, b) eta c) ataletan jasotako gastu diruz lagungarriei lotutakoak (atal horien gaineko %12ra mugatuta): proiektuak idaztea, obra-zuzendaritzak, analisiak, saiakuntzak, muntaketa- eta eragiketa-ingeniaritza, bideragarritasunari buruzko planak eta azterketak, obra-lizentziak, jarduera sailkatuetarako lizentziak, lehen erabilerako lizentzia, irekitzeko lizentzia eta udal-tasak.
e) Inbertsio ukiezinak, konparazio batera, programa informatikoak erosi eta garatzekoak.
f) Proiektuaren sustapena eta zabalkundea.
Laguntza eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta argitalpen egunaren hilabeteko egun baliokidean bukatuko da. Baldin muga-egunaren hilabetean ez badago zenbaketaren hasierako hileko eguna bezalako hileko egunik, ulertuko da epea amaitzen dela hilabeteko azken egunean. Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko (apirilaren 2a).
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies