Berriak eta alertak

Feminismoari esker… gaur egon, esan, erabaki eta izan gaitezke

08/03/2026

🟣💜 Emakumeen Nazioarteko Egunaren esparruan, Tokiko eta Lurraldeko Erakundeek 2026ko Adierazpen Instituzionalarekin bat datorren M8aren kanpaina bultzatzen dugu, feminismoak eskubideen, demokraziaren eta gizarte-kohesioaren eragile gisa duen zeregina balioan jartzeko.

Gaur egun gure eguneroko bizitzaren parte diren eskubide eta askatasun asko —parte-hartze politikoa, autonomia ekonomikoa, berdintasunean oinarritutako hezkuntza, askatasun pertsonala edo sexu eta ugalketa eskubideak— emakumeen antolaketa kolektiboari eta mugimendu feministaren ibilbide historikoari esker existitzen dira.
Hala ere, gaur egungo testuinguruan, aurrerapen horiek minimizatzen edo zalantzan jartzen dituzten diskurtsoak daude oraindik, berdintasun erreal eta eraginkorrerako bidea zailduz.

Ezin da ahaztu egungo eskubideak emakumeen borroka kolektiboari esker existitzen direla, eta horiek babestu eta aurrera bide egiten jarraitu behar dutela. Horregatik, Estellerrian lanean jarraituko dugu aurrerapen horiek mantendu ez ezik, lurraldean zabaltzen jarrai dezaten bermatzeko.

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies