18/03/2026
14/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, 2026ko deialdia onesten duena aldizka ordaintzeko zuzeneko laguntza batzuk emateko, langileen lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko neurri osagarri gisa, langileak eszedentzian daudenean lehen mailako ahaideak zuzenean, jarraian eta etengabe zaintzeko, eta horretarako behar den gastua baimentzen duena
Dirulaguntza bakoitzari dagozkion zenbatekoak ezartzea. Honako hauek izanen dira 2026. urterako:
a) 725 euro hilean, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 101/2024 Foru Aginduaren 1. eranskineko 2.1 oinarriko a) atalean jasotako kasuetan. Foru agindu horren bidez, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onetsi dira 2024tik 2027ra bitarteko urteetarako.
b) 500 euro hilean, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 101/2024 Foru Aginduaren 1. eranskineko 2.1 oinarriko b), c), d) eta f) ataletan jasotako kasuetan. Foru agindu horren bidez, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onetsi dira 2024tik 2027ra bitarteko urteetarako.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies