Berriak eta alertak

Aparteko gastuak ordaintzeko laguntza ekonomikoak familiaren arloan

18/03/2026

15/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez familiaren esparrurako laguntza ekonomiko batzuk emateko deialdia onesten baita, familia ugarietan eta gurasobakarretan 2026. urtean sortzen diren ohiz kanpoko eta beharrezko gastuei aurre egiteko, eta horretarako behar den gastua egitea baimentzen baita

Dirulaguntza bakoitzari dagozkion zenbatekoak ezartzea familia ugarientzat eta familia gurasobakarrentzat. Honako hauek izanen dira 2026rako:

a) Entzumen protesiak erosteko edo ordezteko dirulaguntzak:

  • 500 euro, edo protesiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta OAEAP halako 1,5etik beherakoa denean (14 ordainketa).
  • 350 euro, edo protesiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta OAEAP halako 1,5 edo hortik gorakoa denean (14 ordainketa) baina OAEAP halako 1,9tik beherakoa denean (14 ordainketa).

b) Optikako gaiak erosteko edo ordezteko dirulaguntzak:

  • 160 euro, edo optikako gaiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta OAEAP halako 1,5etik beherakoa denean (14 ordainketa).
  • 120 euro, edo optikako gaiaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta OAEAP halako 1,5 edo hortik gorakoa denean (14 ordainketa) baina OAEAP halako 1,9tik beherakoa denean (14 ordainketa).

c) Ortodontziako tratamenduetarako dirulaguntza:

  • 600 euro, edo ortodontziako tratamenduaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta OAEAP halako 1,5etik beherakoa denean (14 ordainketa).
  • 300 euro, edo ortodontziako tratamenduaren zenbatekoa, baldin eta kostua txikiagoa bada, familia-unitatearen per capita errenta OAEAP halako 1,5 edo hortik gorakoa denean (14 ordainketa) baina OAEAP halako 1,9tik beherakoa denean (14 ordainketa).

Info gehiago

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies