Berriak eta alertak

Mendekotasun- edo desgaitasun-mailaren bat duten pertsonentzako laguntza-produktuak erostea

22/04/2026

19/2026 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez, adinekoei eta/edo desgaitasuna duten pertsonei autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko laguntza-produktuak erosteko 2026. urterako laguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzen dira.

Helburuak.

Agindu honen xedea da mendekotasun- edo desgaitasun-mailaren bat duten pertsonentzako laguntza-produktuak erosteko banakako laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea.

Tipologia.

2.1. Norberaren zaintza eta babesa errazten duten laguntza-produktuak.

2.2. Norberaren mugikortasunerako laguntza-produktuak.

2.3. Komunikaziorako eta informaziorako laguntza-produktuak.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da, edo aurrekontua agortu arte.

Garrantzitsua:

Ezin duzu eskatu iaz eskatu bazenuen.


Informazio gehiagorako klikatu estekan.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies