18/05/2026
1498E/2026 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen 2026ko deialdia
Xedea eta jarduketa eremua.
Oinarri hauen xedea da enpresei dirulaguntzak emateko baldintzak eta betebeharrak arautzea, laneratzeko zailtasun handiak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko 2026an. Jarduketa eremua Nafarroako Foru Komunitatea da.
Entitate onuradunak.
2.1. Pertsona edo entitate hauek izan daitezke dirulaguntzen onuradun:
a) Enpresak.
b) Langile autonomoak edo norberaren konturako langileak.
c) Irabazi-asmorik gabeko entitateak.
Jarduketa diruz lagungarriak.
3.1. Dirulaguntzaren xede izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako lantokiei atxikitako lanpostuetarako kontratuak –2026ko urtarrilaren 1etik aurrera formalizatuak–, baldin eta atal hauetako baten barnean sartzen badira:
A) Kontratu mugagabeak. Kontratuak gutxienez lanaldiaren %50ekoak izanen dira.
B) Aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratu bat kontratu mugagabe bihurtzea. Kontratuak gutxienez lanaldiaren %50ekoak izanen dira.
3.2. Urteko gutxieneko lansari gordina (aparteko pagak barne) kontratuan agertuko da, eta ez da lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa izanen.
3.3. Kontratuak lan arloko legeriak ezarritakoa beteko du.
3.4. Ez dira inoiz diruz lagunduko zehapen prozedurak irekitzearen ondorioz egiten diren kontratu mugagabeak edo mugagabe bihurtzen direnak.
3.5. Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira aldizkako kontratu finkoak eta obrari atxikitako kontratu mugagabeak.
3.6. Kontratazio bakoitzak plantilla handitzea ekarri behar du. Deialdi honen ondorioetarako, kalkulu hori egiteko, kontratazioa egiten den hilabetean enpresak duen plantilla finkoa alderatuko da aurreko urteko hilabete bereko plantilla finkoarekin.
Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Diruz lagunduko diren zenbatekoak hauek dira:
Kontratu mugagabeak edo mugagabe bihurtzen direnak:
a) 3.000 euro, 55 urtetik gorako pertsonekin edo Gazte Bermearen Erregistroan izena emanda dauden 30 urtetik beherako gazteekin sinatuak badira.
b) 4.000 euro, luzaroko langabeekin, edo errenta bermatua nahiz bizitzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenekin sinatuak badira, bai eta gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa batean laneratzeko ibilbidea egin duten pertsonekin ere.
c) 6.000 euro, STEM lanbideetan aritzen diren emakumeekin edo genero indarkeriaren biktimekin sinatuak badira.
Aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, kontratua hasi edo mugagabe bihurtu eta biharamunetik aurrera. Hala ere, deialdi hau argitaratu aurretik formalizatutako kontratuetarako, hilabeteko epea zenbatuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies