Berriak eta alertak

2026an eta 2027ko lehen seihilekoan euskara ikasteko helduentzako laguntzen deialdia

18/05/2026

40E/2026 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2026an eta 2027ko lehen seihilekoan euskara ikasteko helduentzako laguntzen deialdia.

Xedea eta aldia.

Deialdi honen xedea da euskara ikasteko banakako laguntzak arautzea Nafarroako Foru Komunitatean erroldatutako helduentzat.

Laguntzak hiru modalitate hauetarako emanen dira:

–A modalitatea: 2026ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean hasi eta 2026ko irailaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.

–B modalitatea: 2026ko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2027ko ekainaren 30erako bukatuta dauden ikastaroak.

–C modalitatea: 2025eko urrian hasi eta 2026ko ekainaren 31 baino lehen bukatzen diren A1 mailako ikastaroak.

Onuradunak.

2.1. Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak jasotzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoaz gainera, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:

–16 urtetik gorakoak izatea, edo urte naturalean adin hori betetzea. Adingabekoen kasuan, eskaera gurasoek eginen dute, edota adingabekoaren legezko tutoreak.

–Atzerritarren kasuan, Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZa) edo pasaportea izatea.

–Nafarroan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.

–Nafarroako Ogasunarekiko ordainketak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

–Euskara-ikastaroren batean izena emanda egotea, eta ikastaro horregatik ordainketaren bat egina izatea, gutxienez eman behar den laguntzaren parekoa. Ikastaroak bat etorri beharko du Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailetako batekin, eta ikastaroa ematen duen entitateak baldintza hauek bete beharko ditu: euskara irakastea helburu nagusien artean izatea; beste erakunde akademiko baten sail bat ez izatea; eta helburu horretarako baliabide propioak izatea, bai eta programazio propioa ere.

–1. puntuan deskribatutako hiru modalitateetako batean (A, B eta C modalitateak) matrikulatu izana.

–Gutxienez %80ko asistentzia ziurtatua izatea laguntza jasotzeko, bai aurrez aurreko ikastaroetan, bai autoikaskuntzako ikastaroetan. Eskatzaileek frogatu beharko dute ikastaroetara joan direla. Bestela, baimendu beharko dute ikasten duten zentroaren bidez egin dadin egiaztapena.

2.2. Laguntza horietatik kanpo geldituko dira titulartasun publikoko zentroetako (Zubiarte eta hizkuntza-eskolak) ikasleak, A1 eta A2 mailetan matrikulatutakoak izan ezik. Azken horiek jasotzen ahalko dituzte laguntza hauek.

2.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileek deialdi honetako laguntzak jasotzeko aukera izanen dute honako kasu hauetan, baldin eta ikastaroan parte hartzeak haien lanpostuari eragiten ez badio eta euskara-ikastaroak egiteko dituzten laguntza espezifikoen onuradun ez badira:

–Zentro pribatu homologatuek (AEK, IKA eta bai&by) antolatutako edozein mailatako ikastaroak egitea.

–A1 edo A2 mailako ikastaroak egitea Iruñeko eta Tuterako hizkuntza-eskola ofizialetan eta Zubiarte euskaltegi publikoan.

Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

4.1. Eskaera, lehentasunez, web-inprimaki bat betez eginen da. Inprimaki hori eskuragarri egonen da Nafarroako Gobernuaren web-atari instituzionaleko tramiteen katalogoko kasuko tramitean. https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/euskara-ikasteko-laguntzak-helduentzat-2026an-eta-2027ko-lehen-seihilekoan.

4.2. Inprimaki telematikoa erabiltzen ez bada, II. eranskineko inprimakia bete eta dagokion dokumentazioarekin batera entregatzen ahalko da Nafarroako Gobernuaren erregistro- eta arreta-bulegoetan, 39/2015 Legean ezarritako beste edozein lekutan edo posta-bulego batean. Azken kasu horretan, posta ziurtatu bidez bidaliko da eskaera, hona: Euskarabidea, Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua, Paulino Caballero 13, Iruña, 31002.

4.3. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

–Web-inprimakia, edo, bestela, eskaera-inprimakia (II. eranskina).

–Matrikularen fitxa, non gutxienez datu hauek jasoko baitira: ikastaroaren hasiera- eta bukaera-datak, ordu kopurua, maila, ikasketa-zentroa, ikastaro mota (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza), ikastaroaren prezioa, eta eskaera egin arte ordaindu den zenbatekoa.

–Diruz lagundutako ikastaroari dagokion ordainketa osoa edo ordainketaren zati bat egin izanaren frogagiria. Ordainketa zatika egiten bada, eskatzaileak ikastaroa amaitu baino lehen aurkeztu beharko ditu gainerako frogagiriak, salbu eta euskaltegiari ikastaro amaierako ziurtagiri bat emateko ahalmena ematen badio, pertsona horrek ikastaro horri dagozkion ordainketak egin dituela egiaztatzeko.

–Honako ziurtagiri hauek erantsi beharko dira baldin eta eskaeran informazio hori egiaztatzeko baimenik eman ez bazaio Euskarabideari:

  • Errolda-ziurtagiria.
  • Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzen duten agiriak.

4.4. Eskaerak aurkezteko epea honako hau izanen da modalitate bakoitzerako:

–A modalitatea: 2026ko ekainaren 15ean hasi eta abuztuaren 31n bukatuko da.

–B modalitatea: 2026ko irailaren 1ean hasi eta azaroaren 3an bukatuko da.

–C modalitatea: 2026ko maiatzaren 15ean hasi eta ekainaren 15ean bukatuko da.

Ikastaro baterako baino gehiagorako laguntza eskatuz gero, nahikoa da dokumentazio guztia eskaera bakar batean bidaltzea, modalitateak errespetatuta.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak kontsultatu eta egiaztatuko du eskaeran jasotako informazioa, kontrakorik adierazi ezean.

4.5. Modalitate bakoitzeko eskaerak berrikusi ondotik, kasuan kasuko zerrendetan argitaratuko dira onetsitako eta baztertutako eskaerak.

4.6. Eskaerak aurreko oinarrietan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunari eskatuko zaio hamar egun naturaleko epean akatsak zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko. Halaber, adieraziko zaio hori egin ezean eskaerari uko egin diola ulertuko dela, eta esleipeneko ebazpenean inguruabar hori adieraziko da.

4.7. Ikastaroa bukatzean, Euskarabideak ziurtagiriak eskatuko dizkie euskaltegiei, eskatzaileak ikastarora joan direla eta matrikula osorik ordaindu dutela egiaztatzeko.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies