21/05/2026
15/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, "Memoria duten paisaiak" IX. argazkilaritza-lehiaketaren deialdia eta haren oinarriak onesten dituena eta 1.750 euroko gastua baimentzen duena.
Gaia.
Aurkezten diren argazkiek lotura izan behar dute Nafarroak XX. mendetik gaur egunera bizi izan dituen despopulatze- eta aldaketa-prozesuen lekuko diren arkitektura, erabilera edo espazioekin.
Lehiakideak.
18 urtetik gorakoek hartzen ahalko dute parte.
Antolakuntzarekin zerikusia duten pertsonek ezin izanen dute parte hartu, ezta haien ahaideek ere.
Lehiakide bakoitzak gehienez ere hiru irudi aurkezten ahalko ditu: irudi original eta argitaragabeak.
Aurkezpena.
Dokumentazioa gutun-azal itxian aurkeztuko da; gutun-azal bat lehiaketara aurkezten den argazki bakoitzeko. Hartan adieraziko da lehiaketara aurkezten den argazkiaren izenburua eta, gainera, bi gutun-azal izanen ditu barruan:
–1. gutun-azala:
Kanpoko aldean, argazkiaren izenburua agertuko da bakar-bakarrik.
Barruan DIN A4 neurriko orri bat sartuko da, datu pertsonalak izanen dituena (izen-deiturak, NANa, jaioteguna, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa); gainera, han adieraziko da lehiaketara aurkezten den irudia zer tokitan egina den (helbidea, herria...).
–2. gutun-azala:
Kanpoko aldean, argazkiaren izenburua agertuko da bakar-bakarrik.
Gutun-azalaren barruan, aurkezten den argazkia egonen da. Argazkiaren euskarriaren atzealdean, aukeratutako izenburua agertuko da, ez besterik.
Argazkia izengabea izanen da, eta ez da egonen gutun-azalaren barruan ez kanpoan argazkiaren egilea identifikatzen ahal duen inolako daturik, salbu eta izenburua bera.
Argazkiak honelakoak izanen dira: argazki-paperaren gainean dauden originalak; zuri-beltzekoak edo koloretakoak; 30 x 40 cm-ko neurria dutenak eta markorik gabeak.
Argazki bakoitza kartoi mehez egindako 30 x 40 cm-ko euskarri baten gainean muntatuta egonen da.
Epea.
Lanak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 1etik irailaren 4ko 14:30 artekoa izanen da.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies