04/06/2026
136E/2026 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, 2026ko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena kanal laburretan merkaturatzen diren nekazaritzako elikagaien ekoizleei emateko "de minimis" araubideari atxikitako laguntza batzuk
Xedea eta helburua.
1. Ebazpen honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea laguntzak emateko kanal laburren bidez merkaturatzen diren nekazaritzako elikagaien ekoizleei, Nekazaritzako Elikagaien Komertzializaziorako Kanal Laburrei buruzko martxoaren 9ko 5/2023 Foru Legean ezarritako lurralde eremuan egindako jardueretarako.
2. Laguntza horien helburu nagusia da kanal laburren bidez merkaturatzen diren nekazaritzako elikagaien ekoizleei laguntzea, merkaturatze eredu hori garatzen eta finkatzen laguntzeko.
3. Laguntzen araubide hau Batzordeak 2023ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 (EB) Erregelamenduaren menpe dago. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa da (2023ko L 2831 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).
Onuradunak.
Laguntza hauen onuradun izan daitezke Nafarroako nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburren erregistroan inskribatuta dauden nekazaritzako elikagaien ekoizleak. Erregistro hori Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburrei buruzko martxoaren 9ko 5/2023 Foru Legearen 8. artikuluan dago jasota.
Ondorio horietarako, nekazaritzako elikagaien ekoizle merkaturatzailetzat hartzen dira Nafarroako nekazaritza ustiategien erregistroan inskribatutako ustiategien titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta merkaturatzeko kanal laburren bidez saltzen badituzte beren nekazaritzako elikagaiak, freskoak zein eraldatuak izan.
Jarduketak eta gastu diruz lagungarriak.
1. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira oinarri honetan jasotako jarduerak egiteko asmoz onuradunek 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean egiten dituztenak.
2. Diruz laguntzen ahalko dira merkaturatzeko kanal laburren bidez nekazaritzako elikagaiak saltzeko eskaintzarekin lotutako jardueren gastuak. Besteak beste, ekintza hauek izan daitezke:
A.1.–Kanal laburren bidez saltzeko produktuen ontziak eta etiketak diseinatzea, irudi korporatiboa eta logoa diseinatzea, sare sozialak diseinatzea.
A.2.–Kanal laburren bidez Nafarroan merkaturatzeko edo nekazaritzako elikagaiak ekoizten diren ustiategitik gehienez 100 kilometrora dagoen eremu batean merkaturatzeko nekazaritzako elikagaien salmentari lotutako sustapen-ekitaldietan, lehiaketetan, produktu-erakusketetan, azoketan eta merkatuetan parte hartzeko beharrezko tasa eta tarifak.
A.3.–Kanal laburretan merkaturatutako produktuen dibulgazio eta sustapen materiala sortzea (liburuxkak, triptikoak, kartelak, roll-upak, biniloak eta poltsak maketatzea eta inprimatzea eta karpen eta ibilgailuen errotulazioa).
A.4.–Kanal laburretako merkaturatzea kudeatzeko tresna informatikoak edo aplikazioak garatzea, eta webguneak sortzea, egokitzea eta mantentzea, barne daudela kanal laburretan merkaturatzeko bereizgarria duten webguneak, eta, orobat sare sozialen bidezko sustapena.
A.5.–Zuzeneko salmenta-puntuko seinaleak jartzeari dagozkionak.
Dirulaguntzaren zenbatekoa.
1. Gastu diruz lagungarrien %90eko laguntza emanen da, eta 6.000 euro gehienez onuradun bakoitzeko.
2. Laguntzekin ezin izanen da 300.000 euroko muga gainditu hiru urteko epean, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
Laguntza eskaerak aurkeztea.
1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita (uztailaren 2a)
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies