05/06/2026
1039/2026 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdia onesten da sari bat emateko familia-enpresari lotutako arloei buruz 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egin eta defendatu den Ikasketa Amaierako Lan hoberenari
Deialdiaren xedea.
Familia-enpresari lotutako arloei buruz 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin eta defendatu den Ikasketa Amaierako Lan hoberenari (gradukoa nahiz masterrekoa) sari bat emateko prozedura arautzea da deialdi honen xedea, betiere publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera.
Deialdiko saria.
Halako sariak ondare irabazpentzat hartzen dira Nafarroan, eta ez dute atxikipenik, ez baitira lehiaketa, joko edo zozketetan parte hartzearen ondoriozko sariak.
Hautagai izateko baldintzak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta masterreko edozein titulaziotako ikasleak aurkezten ahal dira, baldin eta familia-enpresari lotutako arloei buruz egin badute Ikasketa Amaierako Lana eta 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan aurkeztu eta defendatu badute.
Hautagaitzak aurkezteko modua.
Hautagaiek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar dute eskaera, Unibertsitatearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean eskuragarri izanen den eskaera-orria betez. Eskaerarekin batera, ikasketa amaierako lana aurkeztu behar dute eranskin gisa kargatuta.
Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 2026ko irailaren 21ean bukatuko da.
Informazio gehiagoCerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies