Berriak eta alertak

Nekazari profesional gazteak lehen aldiz instalatzeko laguntza

24/08/2026

591E/2025 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza honen 2026ko deialdia onesten duena: "Nekazari profesional gazteak lehenengoz ezartzeko laguntza", NPEPEren esparruan"

Xedea.

Oinarri hauek helburu dute nekazari profesional gazteak ezartzeko laguntzak arautzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 75. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez arauak ezarri ziren Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (NPEren plan estrategikoak) egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruz (Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kargura finantzatzen dena), bai eta 6961.1 esku hartzea (Nekazari gazteak ezartzea), NPEPEren 1. aukera, Nafarroan aplikatzeari buruz ere.

Onuradunak.

Laguntza hauen onuradun izanen dira behar bezalako enpresa plan baten bidez bideragarri diren nekazaritzako ustiategietako titular, kotitular edo bazkide gisa lanean jartzen diren pertsona fisikoak. Ustiategi horiek Nafarroan kokatu beharko dira, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuak egon beharko dute, edo inskribatzeko moduan. Eskatzaileek, berriz, hemen ezarritako aurretiazko baldintzak bete beharko dituzte, eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eutsi beharko diete.

Laguntza motak eta zenbatekoa.

1. Nekazari profesional gazteak beren gain jartzeko laguntzak prima bakarrekoak izanen dira.

2. Zenbatekoak kalkulatuko dira II. eranskinean zehaztutako zenbateko eta parametroetan oinarrituta. Oinarrizko prima 40.000 eurokoa izanen da, eta hari gehituko zaizkio ustiategiaren eta/edo enpresa planaren baldintzen araberako gehikuntzak; gehienez 100.000 euro.

3. Laguntzak zenbateko bereko bi ordainketatan ordainduko dira. Lehenbizikoa ordainduko da laguntzak emateko kontuan hartu den enpresa plana abiatu dela egiaztatu ostean, eta bigarrena, enpresa plana burututakoan, baldin eta plana zuzen gauzatu bada.

4. Deialdi honetako laguntzak baterako finantzaketa duten laguntzak dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 75. artikuluan eta Batzordearen 2021eko abenduaren 7ko 2022/126 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarritakoaren arabera. Nafarroako Gobernuak sistemaren finantzaketan parte hartuko du laguntzaren kostu osoaren %60 jarriz, eta gainerako %40a Europar Batasunaren NBEUF funtsekin finantzatuko da.

Laguntza eskaera, lehen ordainketaren eskaera, dokumentazio osagarria eta instrukzio organoarekiko harremana.

1. Hartarako ezarri den atzemate programaren bidez aurkeztuko dira laguntza eskaerak, lehen ordainketaren eskaerarekin batera. Programa hori onuradunen eskura dago Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariaren tramiteen katalogoan (www.nafarroa.eus).

2. Programa hori erabiltzeko beharrezkoa izanen da onuradunaren benetako nortasuna egiaztatzea, haren sinadura elektronikoaren bidez edo onuradunaren ordezkari gisa arituko den entitate laguntzailearenaren bidez, bat etorriz Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 21eko 46/2023 Foru Aginduarekin, haren bidez onesten baitira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan 2023-2027 aldian parte hartuko duten entitate laguntzaileak deitzeko eta hautatzeko arauak.

3. Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, IV. eranskineko dokumentazioa aurkeztu beharko da eskaerarekin batera, non ez duen interesdunak horren aurka egiten, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. puntuan adierazitakoarekin.

4. Nekazaritza Politika Erkidea kudeatzeko sistema eta hari loturiko beste gai batzuk arautzen dituen abenduaren 23ko 30/2022 Legearen 4. artikulua aplikatuz, laguntzen onuradunek bitarteko elektronikoak baino ez dituzte erabiliko instrukzio organoarekiko harremanetan.

Informazio gehiago

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies