22/09/2026
NABIk EmakumeOn eta Emakume Politikoen Foroa programa bateratuaren edizio berri bat abiarazi du. Dakizuenez, topaketarako, hausnarketarako eta ekintza feministarako guneak sortzera bideratutako programa da, Nafarroan emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa eraginkorra sustatzeko.
Programa bost lurraldetan ezarriko da -Pirineo; Iruñea eta eskualdea; Erribera; Ultzama; eta Erdialdea-, aurrez aurreko eta online saioak konbinatuz. 2026-2027 edizio honetan, "Zaintzen duten komunitateak" izenburupean, Idoia Lekuek, Beatriz Álvarezek eta Marta Pajarinek osatutako aholkularitza-taldeak zaintzaren gaia jorratuko du ikuspegi kritiko feminista eta ekintza eraldatzaile desberdinetatik.
Aurreko edizioan bezala, programa genero-berdintasunaren gaietan interesa duten 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago, bai eta lurraldeko elkarte-sarea osatzen duten emakumeei eta esperientzia eta/edo erantzukizun politikoa dutenei edo eskuratzeko bidean daudenei ere.
ERDIALDEA SAIOAK
2026ko irailaren 17an osteguna
Erdialdeko Partzuergoaren egoitza
17:00etatik 19:30eara
Cerrar [X]Uso de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies